HETELek CAF, Matrici eta Jose Angel Cuerda saritu ditu

CAF – Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA, Matrici S. Coop. enpresek eta Gasteizko alkate ohi Jose Angel Cuerdak, euskal Lanbide Heziketari eman dioten laguntza eta harekiko erakutsi duten konpromezua dela eta, HETELek ematen dituen sariak jaso dituzte. Maiatzeren 26an, Bilboko Itsas Museoan burututako sari banaketa ekitaldian, besteak beste,  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaá eta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburu Gemma Zabaleta izan ziren.

HETEL, Heziketa Teknikoko Elkarteak, Euskadiko LHko itunpeko 22 ikastetxe eta 7.500 ikasle baino gehiago biltzen ditu eta Lanbide Heziketarekiko konpromezua aitortzen duen HETEL Sariak antolatzen ditu. Gizarte-ekimeneko LHko ikastetxeen elkartearen ekitaldiak helburu bikoitza izango du: batetik, pertsonek, enpresek edota erakundeek Lanbide Heziketaren alde egindako lana saritzea, eta bestetik, Lanbide Heziketak herri honen garapenean duen garrantzi estrategikoa azpimarratzea. Era berean, Lanbide Heziketaren orainaren eta geroaren inguruko hausnarketarako gune izan nahi du. Izan ere, gaur egun kalitatezko heziketa bada ere, eta bikaintasunera eta gizartearen beharrei erantzutera bideratuta dagoen arren, Lanbide Heziketa ez da behar adina ezagutzen eta estimatzen Euskadin oraindino.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE