Gure Eskubideak

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek Arartekoak antolatutako Giza Eskubideei buruzko Eskola-lanen V. Lehiaketan parte har dezakete. Horretarako, lanak maiatzaren 30ean baino lehenago aurkeztu behar dira.

Gehienez, ikastetxe edo etapa bakoitzeko 10 lan aurkeztu daitezke. Lehen Hezkuntzakoek komikiak, horma-irudiak, dosierrak eta grafikoak edo ordenagailuen bidez power point-en egindako agiriak aurkeztu ditzakete eta Bigarren Hezkuntzakoek gehienez 3 minutuko bideo digitalak aurkeztu ditzakete. Lanak eskolako dinamikaren barnean sortutako edukinak izan behar ditu. Hala nola, lankidetza, hiritartasunerako hezkuntza, tutoretza edota hizkuntzeko edukinak.
Sariketa honetara aurkeztu behar diren lanak Giza Eskubideekin eta zehazki, haurren eskubideekin harremana duten gaiak tratatu behar dituzte. Eskubide zehatz bat landu daiteke, funtsezko balioren bat edo eskubideen gaineko ikuspegi orokorragoa eman daiteke.
Halaber, epaileek genero-berdintasunarekiko, gutxiengo etnikoetako pertsonak eta ezintsun fisiko edo intelektualekiko erakusten den sentiberatasuna aintzat hartuko da.
Arartekoak irakaskuntzarekin eta giza eskubideekin lotura duten pertsonen bidez batzordea eratuko du eta honek lanak zenbatetaraino deialdira egokitzen diren neurtuko du. Horrela, tratatutako gaiaz gain, lanaren originaltasuna eta kalitatea ere zeintzuk diren ikusiko du eta Arartekoaren web gunean argitaratzea posible den ikusiko dute.
Lanak baloratuko dituen batzordeak, interesgarrienak iruditzen zaizkionak argitaratzeko proposamena egingo dute eta lan horiek erkidegoko ikastetxe guztietara igorriko dira.
Sariak Arartekoak banatutko ditu ekitaldi baten bidez. Guztira, bi sari emango dira, bat kategoria edo etapa bakoitzeko. Saria ikastetxerentzat izango da eta lanean parte hartu duten ikasleentzat. Eskolako saria arbel digitla, ordenagailu eramangarriak eta abarrekoak izango dira eta baita lankidetza-jolasen sorta. Ikasleei dagokionez, egun bateko bidaia eskainiko zaie (gehienez ziklo batekoei).
Ikastetxe bakoitzak ikastetxearen datuak aurkeztu behar ditu (izena, helbidea, telefonoa eta harremanetarako pertsonaren izen-abizenak), parte hartzen duten ikasleen izenak eta aurkeztutako lanak eskola-dinamikan sortu direla erakusten duen idazki laburra. Hauek euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu daitezke.
Lanak Arartekoa, Prado 9, 01005 Gasteiz, helbidera bidali behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero www.ararteko.net web gunea ikus daiteke.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE