Lanbide Heziketaren izaera estrategikoa

Euskadiko Lanbide Heziketa kalitatezkoa da eta %83ko laneratze tasak baieztatzen du. Hala eta guztiz ere, soilik ikasleen %47k ikasketa maila hauetara jotzen dute. Hetelek, Heziketa Teknikoko Elkarteak, Lhren izaera estrategikoaren alde egitea eskatzen du eta gazteei LH ikastera bideratu behar zaie, 2015nlan-merkatura aterako den pertsona bakoitzeko 0,6 baino ez da sartuko.

Maiatzaren 26ean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak “Lanbide Heziketarekiko konpromisorari HETEL Saria” banatuko du, sariketaren bigarren edizioa izanik. Ekitaldi honek bi helburu ditu. Batetik, sarituei Lanbide Heziketaren (LH) alde egindako lana aitortzea eta bestetik, LHk Euskadiko garapen ekonomikoan duen paper estrategikoa aldarrikatzea.
Testuinguru honetan, sariaren banaketa izango den eguna aurkeztean, HETELeko arduradunek ere Euskadiko Lanbide Heziketaren inguruko hainbat gogoeta aipatu dute. Haien esanetan, Euskadiko LH kalitate-maila handikoa da eta ez honek du Espainiako Lanbide Heziketarekin zerikusia.
Merkataritza Ganberak, Espainiako LH ikertu du 5.000 enpresetan azterlan batean oinarriturik eta Euskadiko LHkin erkatuta, elkarteak azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoan LH enpresaren beharrizanekin erabat loturik dagoela.
Alabaina, elkarteak ere adierazi du hemengo Lanbide Heziketak zenbait oztopo edo arazo aurkezten dituela. Adibide gisa, LHk Euskadin duen paper estrategikoaren ezagutza aipatzen du elkarteak.
HETELeko arduradunek neurriak hartu behar direla proposatzen dute, euskal LH apustu estrategikoa izango bada aurrerantzean ere. Izan ere, krisia gorabehera, Lanbide Heziketako ikasketak egindako profesionalen behar handia dago egun, belaunaldi-txandaketa dela eta, industriaren alorrean batez ere.
Jazoera honek Lanbide Heziketaren beharra berresten du, euskal sistema ekonomiko eta sozialaren giltzarri estrategiko gisa eta HETELek eskatzen duen gogoeta soziala egiteko beharra azaltzen du.
Azken urteotan, Lanbide Heziketak ospe handia irabazi du eta haren nortasun-zeinuak errotik aldatu dira Euskadin. Ildo honetan, gaur egun, Lanbide Heziketak enpresen errealitatearekin bat datorren heziketa integrala eskaintzen du eta hori dela eta % 83 inguruko laneratze-tasa aurkezten du.
Lanbide Heziketako ikasleek, enpresetan bertan egiten dituzte praktikak. Gainera, lautik batek prestakuntzarekin jarraitzen dute teknikari-titulua eskuratu eta gero edota beste herrialde batera joaten dira praktikak egitera, prestakuntzaren osagarri gisa.
Hornikuntzari dagokionez, LH bikain agertzen da ere zentruak lehen mailako ekipamenduz hornituta baitaude eta irizpide berritzaileen arabera jokatzen baitira.

Ikasle gehiago behar
Nahiz eta datu oso positiboak eta kalitatezko ezaugarriak aurkeztu, Lanbide Heziketaren errealitate hori, oso urruti dago jendeak LHz duen irudi kaxkarretik. Izan ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo Batxilergoa bukatu ondoren LHren aldeko aukeraketa egiten duten gazteen ehunekoa % 47koa da eta Europako batez bestekoa % 60koa.
Portzentaia txikiagoa izatearen arrazoietako bat jendeak LHkiko duen irudia da eta baita jaiotze-tasaren beherakada ere. Badirudi, beherakadak ez duela etenik izango datozen urteetan, 2009-2010 ikasturte honetan izan ezik krisia eta langabezia dela eta. Ikasturte honetan, gazte askok ikasten jarraitzea erabaki du eta matrikula kopuruak gora egin du. Heteletik diote beste zioa gazteek Derrigorrezko Hezkuntza edo Batxilergoa bukatzean jasotzen duten orientabide eskasa da, ikasketa horiek oraindik ere berekin duten estigma sozialaren ondorioz.
Ikasleak Lanbide Heziketa ere ikastea bideratzea aditzera ematen du elkarteak kalkuluen arabera 2015ean lan-merkatutik aterako den pertsona bakoitzeko 0,6 baino ez baita sartuko. Gauzak horrela, jadanik euskal enpresek arazo larriak izan dituzte hainbat lanpostu tekniko betetzeko, industriaren sektorean gehienbat -soldatzaileak, fabrikazio mekanikoko langileak, eta abarrekoak-
“Euskal Lanbide Heziketaren garapena bultzatuko duten lege-ekinbideak eta aurrekontu-ekinbideak behar dira, ikastetxeen kudeaketa gardentasuna osoz egingo delako bermearekin, etengabeko ebaluazioaren eta hobekuntzaren aldeko kultura baten barruan”, azaldu du Eduardo Férnandez HETEL elkarteko presidenteak.
Aurrera begira, HETELek Lanbide Heziketaren izaera estrategiko horri eustearen aldeko apustua egingo du, bai eta ekonomia errealari neurri handi batean LHko tituludunek eusten diotelako kontzientzia harraraztearen aldekoa ere.
Lanbide Heziketak urteak daramatza borrokan bere lanari balio handiagoa aitor diezaioten, eta Euskadin zor zaion ezagutza lortzeko ahaleginak batzen. HETELek, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Itunpeko Ikastetxeen irabazi asmorik gabeko Elkarteak, bertako Lanbide Heziketaren garapena eta eskaintza hobetzeko asmoz 1987an sortuak, itunpeko 22 ikastetxe biltzen ditu egun, hiru Araban, bederatzi Bizkaian, bederatzi Gipuzkoan eta bat Nafarroan. HETEL ikastetxeek heziketa-zikloetan matrikulatutako 7.500 gazte baino gehiagoren heziketa-beharrizanak bermatzen dituzte.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE