Trebakuntzak lanaren ateak zabaltzen ditu

Egun bizi dugun egoera ekonomiko latza dela eta, gero eta zailagoa da lan merkatuan sartzea. Horretarako dagoen aukera bakanetakoa trebatua egotea da. Hainbat ikerketa ezagutzera eman dutenaren arabera, krisia pairatzen ari direnak, batipat, trebakuntza eskaseko langileak omen dira

Zenbat eta trebatuagoa, orduan eta langabezian egoteko aukera gutxiago. Baieztapen hau Espainian, Frantzian, Italian eta Alemanian ematen da Eurostatek egindako ikerketa baten arabera. Espainiaren kasuan, 2010 urte hasieran, 25 eta 64 urte bitartekoen artean, unibertsitateko ikasketak zituztenen %8,8 langabezian zeuden, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa zutenen %15 eta bakarrik lehen hezkuntzako edo bigarren hezkuntzako ikasketak zituztenen artean %21,7.
Gainera, adituek adierazi bezala, krisi ekonomikoa ikasketak ez dituztenei edota soilik oinarrizko ikasketak dituztenei eragiten ari die batez ere.
Hala eta guztiz ere, unibertsitateen tituludunen artean eta lan munduaren inguruan desdoitze nabarmena dago. Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak aurkeztutako ‘2007/08 urteko Unibertsitate publiko eta pribatuen matrikulazioa eta eskaintza eta eskakizunak ikertzen dituen’ ikerketaren arabera, Espainiako unibertsitateetan ikasleen %50ak Giza Zientzietako eta Juridiko adarreko ikasketetan izena eman zuen, eta %25, Irakaskuntza Teknikoetan. Eta Infoempleo.com atariak 2009an egindako Lan Balantzearen arabera, lan eskaintzen eskakizunetan Giza Zientzietako titulazioko profilak ia ez dira eskatzen.
Ildo honetan, soilik Medikuntzan ematen da doitzea. Ikasketa guztiak Medikuntza bezalakoak izango balira, tituludun orok denbora gutxian lanpostu bat aurkituko lukete ikasitako eremu horretan. Izan ere, gehien eskatzen diren profesionalak medikuak dira eta ikasle gehien dituenak ere Medikuntza da.
Imfoempleo.com atariak egindako ikerketaren arabera, Enpresa-zuzendaritza, Medikuntza eta Industria Ingeniaritzan tituludunak dira lan eskaintza gehienetan eskatzen direnak. Eta Berrikuntza eta Zientzia Ministerioak egindako ikerketak dio makina bat ikaslek Medikuntza aukeratzen dutela ikasketa gisa.
Infoempleo.com atariaren azterketaren datuei erraparatuz gero, enpresak gehien eskatzen dituzten profilak Ekonomian tituludunak, Bide Ingeniari, Medikuntzan tituludunak, Enpresa-zuzendaritzan tituludunak eta abokatuenak dira.
2009ko abenduan, eskaintza gehienak Enpresa-zuzendaritzako tituluduentzat zuzendurik zeuden, hain zuzen ere eskaintzen %6,22a. Zerrenda honetan, Industri Ingeniariak eta Medikuntzan tituludunak, %5,66 eta %5,55 portzentaiekin, hurrenez hurren.
Portzentai altuak dituzten eskatuenetariko tituluen artean Ekonomia (%5,38) Industria Ingeniaritza Teknikoa (%5,33) eta Zuzenbidea (%4,77). Informatikako Ingeniariak, Enpresaritza Zientziak, Informatikako ingeniari teknikoa eta Telekomunikazio-ingeniaria, ranking-aren 6. Eta 10. lekuen artean daude.
Hurrengo 10etatik, Bide Ingeniariak, farmazeutikoak edota Biologoak aurkitzen dira. Postu hauen portzentaiak %1 eta %2 artean daude.

Desorekak
Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak aurkeztutako txostenak, estatuko unibertsitateetan zein adar eta ikasketa dira ikasleak gehien ikasten dituztenak eta zein dira eskaintzen diren plaza zenbakiak aditzera ematen ditu eta desoreka nabarmenak daudela ikusgarri da.
Adibidez, Medikuntza eta Haur Hezkuntza ikasketetan ikasle ugari daude eta oso gutxi adibidez, italiar filologian.
Era berean, Giza Zientzia eta Humanitateko ikasketetan desoreka garrantzitsuak ematen dira Espainiako unibertsitateetan ikasleen %50ak Giza Zientzietako eta Juridiko adarreko ikasketetan izena eman zuelako eta Giza Zientziekin harremana duten lan eskaintza gutxi dago. Humanitateen kasuan, zenbait filologiek ez dituzte ia ikaslerik.
Matrikulazio desorekei dagokionez, eskatutako plazen %46a soilik 10 tituluenak dira eta beste hainbat titulazioetan izena ematen dutenak ez dira ezta 20era heltzen.
Medikuntza, Erizaintza eta Haur Hezkuntza dira ikasle gehien hartzen dituzten titulazioak. 70.000 bat pertsonek ikasketa hauek egin nahi dituzte, alabaina, soilik 20.800 plaza daude.
Aitzitik, Portugaldar edo Hebrear Filologia bezalako zenbait titulaziok ia ez dituzte ikasleak eta plaza gehiago eskaintzen dituzte. Adibidez Hebrear Filologiak 140 plaza eskaintzen zituen soilik 23 ikasleentzako. Ikasle gutxi dituzten beste hainbat titulazio Ontzigintza Radioelektronika Diplomatura, Ehungintza Ingeniaritza edo Meatzetako Ingeniaritza.
Urterik urte ikasleak galtzen doazen ikasketak Irakaskuntza Teknikoak dira. Hauek %6,5eko jaitsiera izan zuten 2007/08n aurreko urtearekiko. Humanitateen ikasketak jarraitzen diote (%5,1eko jaitsierarekin) eta Zientzia Esperimentalak (%2,8).
Ikasle zenbakia areagotzen duten adarrak berriz, Giza Zientziak eta Juridikoak eta Osasun Zientziak dira. Hori bai, igoera apalak izan dira, %0,8 eta 1,5ekoak, hurrenez hurren.
Hortaz, ikasleak gehien hautatzen dituzten ikasketak Giza Zientzia eta Juridikoak eta Osasun Zientzia adarren ikasketak dira. Giza Zientzia eta Juridikoen barnean, 2005/06 ikasturtea baino lehenago ikasle kopuru murrizketa egon zen baina berriro ere igoera bat egon da. Hain zuzen ere, 2006/07n %1,2ko eta hurrengo ikasturtean %4,2koa.
Osasun Zientziei dagokionez, 2007/08n igoera %14,8koa izan da eta aurreko ikasturtean %11koa. Unibertsitate desorekak gehien bat ematen dira ikasketa hauetan plazen portzentaia %8,6koa baita eta ikasketa hauek egin nahi dituzten ikasle kopurua %25,6 baita.

Euskadi
Euskadiko datuei erreparatuz gero, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eskainitako plaza zenbakia 11.035 izan zen, %6,7 Osasun Zientzietan, %7,8 Zientzia Esperimentaletan, %50,1 Giza Zientzia eta Juridikoetan, %20,6 Irakaskuntza Teknikoetan eta %6,2 Humanitateetan.
Eskakizunei dagokionez, ikasle kopurua 15.706 zen. Horietatik, %17,6 Osasun Zientziak hautatu zituzten, %5,4 Zientzia Esperimentalak, %50,1 Giza Zientzia eta Juridikoak, %20,6 Irakaskuntza Teknikoak eta %6,2 Humanitateak.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako beste ikerketa baten arabera, 2008/09 ikasturtean, ikasle gehienak Giza Zientzia eta Juridikoko ikasketak (%47) eta Irakaskuntza Teknikoak (29) aukeratu zituen. Gutxien hautatutako ikasketak Humanitateak, Osasun Zientziak eta Zientzia Esperimentalak izan ziren, %9, %6 eta %5 portzentaiekin, hurrenez hurren.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE