Udaberria Gauekoak egitarauan

0
81

Denboraldi bat gehiago, Gauekoak, aisi jarduerak antolatzen ditu Gasteizko zenbait eremuetarako. Udaberri honetako denboraldia maiatzaren 7an hasi eta uztailaren 12an amaituko da.
Guztira, 18 izango dira ekintza desberdinak eskainiko dituzten egunak -beti asteburuetan ematen dira- eta batebeste eguneko 10-12 jarduera izango dira. Ekintzak antolatzen diren leku nagusiena Aldabe hiri zentroa da baina zenbait jarduera ere Artium-en, Hegoalde hiri zentruan, Campillo hiri zentruan, Luis de Ajuria Aretoan, Arabako Unibertsitateko Pabelioian, Santo Domingo Plazuela neta Andre Maria Zuriaren Plazan eskainiko dira.
Deboraldia Artiumen hasten da rock and rolleko Arenna eta Crash Sound Riders bertako taldeen kontertuekin gaueko bederatzi eta erdietan.
Gauekoak duen egitarauaren politika mantentzen da eta orain arte jasotzen zituen kategoriak ere bere horretan jarraitzen dute: musika, arte eszenikoak, zinema, kirola eta spezial. Azken honek elkarte eta kolaboratzaile desberdinek antolatzen dituzten ekimenak barneratzen ditu eta era berean, ekintza bereziak.
Horretaz gain, Aldabe hiri zentrua astebururo zabalik egongo da gaueko 22:00etatik 1:00/2:00ak arte eta bertan tailerretan parte hartzeko edota Bertako Taldeen Musika emanaldiak ikusteko aukera izango dute gazteek. Halaber, kirol gunea edonork erabili dezake eta interneten ere edozein momentutan nabigatu dezakete. Bestalde, maiatzaren 28an eta ekainaren 18an, igerilekua irekirik egongo da. Gainera, ez dira ahaztu behar Dar Gaztea topaguneak.
Jardueretatik, nabarmen da Tom Tom Makuts-en kontzertua Jazzargia ziklo barnean izango dena. Emanaldi hau maiatzaren 15ean izango da gaueko bederatzietan Hegoalde hiri zentruan. Baita aipagarri dira ere maiatzaren 22an arratsaldeko bostezan izango den Break Dance Lehiaketa Hegoalde hiri zentruan eta Summer Jam Xtraclub-Gauekoak Landatxon izango dena ekainaren 18an arratsaldeko zortzietan. Summer Jam Xtraclub-Gauekoak, Danielbum, Punto de Inflexión, La Omega, Autodidaktas, La 13 Style eta Dj Seks kontzertuak; Soulflavas break dance-a; eta Sandra, Sara & Scram grafitiak barneraten ditu.
Tailerrei dagokionez, magia eta malabarismoa, Dj tailerra, afrikar dantzak, ‘egin ezazu zure arropa’, drogak, tarot-a, afrikar orrazketak, street dance-a, urpeko igeria, arroila jaitsiera eta puenting-a, besteak beste, izango dira eskainiko direnak. Informazio gehiago nahi izatekotan www.gauekoak.com kontsultatu.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.