Enpresa ideien VII. Lehiaketaren sari banaketa

Pasa den ekainaren 3an, Santurtziko San Jorge Ikastetxean, BBK Gaztelanbidean eta Ikaslan Bizkaiak antolatzen duten Enpresa Ideien VII. Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia burutu zen. Lehiaketak enpresa errealitate bilaka daitezkeen ideiak sustatzea du helburu

Aurtengo edizioan, guztira, 52 enpresa ideia aurkeztu dira. Aipatu lehiaketan, 35 urte bitarteko gazte guztiek parte har zezaketen, beti ere, ideia bera antzeko lehiaketa batean aurkeztu ez badute eta sor daitekeen enpresa Bizkaian bertan sortzekoa bada. Izan ere, lehiaketaren xede nagusia Ikaslan Bizkaia osatzen duten Bizkaiko Lanbide Heziketako Zentroetako gazte ekintzaileen  enpresa ideiak garatzea eta sustatzea da. Modu honetan, enplegua lortzeko itxaropena zabaldu eta lan merkaturatzeko formula berriak zabaldu nahi dira.

Aipatu sari banaketa ekitaldian, besteak beste, honako hauek izan ziren: David Urzainqui, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea; Maite Eguskizaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoa Saileko Enplegu eta Ezagupenaren Kudeaketa Zerbitzuko arduraduna; José Luis Aguirre, BBK Gaztelanbideaneko Autoenpleguko arduraduna eta José Miguel Santamaría,Ikaslan Bizkaiako Presidentea.

Hauek izan dira ekimen sarituak:

• 3. Accesita: Elorrieta Erreka-Mariko Sef-Edin Hamamik aurkeztutako ‘Silence Music’ ekimena. 300€-tako saria.

• 2. Accesita: Tartangako Imanol Gallegok eta Ibai Brazaolak aurkeztutako ‘Inger consumos sostenibles’ ekimena.  300€-tako saria.

• 1. Accesita: Nicolas Larburu ikastetxeko Amaia Alonsok aurkeztutako ‘Harika S.L’ ekimena. 300€-tako saria.

• 4. Saria: Tartangako David Ibáñez, Juan Mauricio Paco eta Natalia Elizabeth Pérezek aurkeztutako ‘Music 2.0’ ekimena. 750€-tako saria.

• 3. Saria: Nicolas Larburu Ikastetxeko Janire Vázquez eta Amaia Gómezek aurkeztutako ‘Etxenature’ ekimena. 2.000€-tako saria.

• 2. Saria: Nicolas Larburu Ikastetxeko Jorge Ángel Andrés, David Sáiz eta Yirabel Antonio Mateok aurkeztutako ‘Erasa’ ekimena. 2.500€-tako saria.

• 1. Saria: San Jorge Ikastetxeko Alberto Arce eta Sergio del Olmok aurkeztutako ‘Portaeki’ ekimena. 3.000€-tako saria.

• Emakumezkoek sustatutako industria edo ekoizpen sektorearekin erlazionatutako ekimenari sari berezia: Nicolas Larburuko Estibaliz Martín, Izaskun Olmo eta Tania Morcillok aurkeztutako ‘Arcline’ ekimena. 750€tako saria.

• Ekimen berritzaileari emandako sari berezia:  San Jorge Ikastetxeko Alberto Arce eta Sergio del Olmok aurkeztutako ‘Portaeki’ ekimena. 1.500€-tako saria.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE