Bizkaiko autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzeko prest!

Bizkaiko hainbat udal eta mankomunitatek (Getxo, Erandio, Uribe Kosta, Mungia, Elorrio, Txorierri, Ondarroa eta Arrigorriaga) kanpaina bat abian jarri dute gazteek gidabaimena euskaraz atera dezaten bultzatzeko, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak koordinatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta. Horretarako, sentiberatze-kanpaina bat zabalduko dute herriko gazteen artean eta, bestetik, hitzarmena sinatu dute kanpainarekin bat egin duten autoeskolekin.

Egitasmo honen jendaurreko aurkezpenean ondoko hauek izan dira: BFAko euskara sustatzeko zuzendari nagusia, Miren Dobaran; Erandioko euskara zinegotzia, Aitziber Oliban (egitasmoan parte hartzen duten udal erakunde guztien ordezkari jardungo du); Arratia autoeskolako arduraduna, Unai Zuluaga, autoeskolen ordezkaria; Efren Vázquez, motozikleta gidaria eta Herri Torrontegi, motozikleta gidari ohia, eta Iñigo Iruarrizaga, gidabaimena euskaraz atera duen gazte bat.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE