300 Ikertzaile eta zientzilarik Bizkaiarekiko interesa azaldu dute

Bizkaia:xedek, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak sustatutako elkarteak, bigarren aldiz parte hartu du Zientzia eta Ikerkuntzako Azoka Europar Nagusian, ESOF-2010ean hain zuzen. Azoka hura Turinen (Italia) egin zen joan den uztailaren 2 eta 7 bitartean. Europako Batzordeak sustaturiko ESOF topaketa, erreferentziako bi urtetik behingo ekitaldi bihurtu da beren jarduna ikerkuntza eta berrikuntza zientifikoaren alorretan garatzen duten agente, aditu eta erakundeentzat.

ESOF-2010 delakoaren laugarren edizioak 5.000 agente inguru biltzea lortu du (ikasleak, ikertzaileak eta zientzialariak, unibertsitateko ikasleak, adituak, erakunde espezializatuak, hedabideak, erakundeen ordezkariak eta jendea orokorrean), zientziaren eta teknologiaren alorreko ezagutzaren mugak arakatzeko, gai gatazkatsuei buruz eztabaidatzeko eta bizipenak alderatzeko helburuarekin.

ESOF bi urtetik behin egiten da, eta gaur arte Stockholm, Munich, Bartzelona eta Turin hiri europarretan egin da. Oraingoan, ESOFek Europar Batasun osoko 51 erakusmahai eduki du eta 150 mintegi eta laneko bilera baino gehiago egin da. Halaber, 20 hitzaldi ere izan dira, zientziaren esparruko pertsona adierazgarriek emanak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE