Ángela Magaz, Grupo ALBOR-COHS: “Klasean eman beharreko denbora modu eraginkorrean profitatu behar da”

Zein da Albor-Cosh-ek adin gutxiko ikasleekin egiten duen lana?
Gure taldea hezkuntza psikologian eta psikologia klinikoan trebatuta dauden psikologoez osatuta dago. Ikasleekin egiten ditugun jarduera guztiak bere garapena sustatzera bideratuta daude: akademikoa, soziala, pertsonala… Eremu akademikoarekin eta gaitasunen ikasketarekin harremana duten hezkuntza ezaugarrietan inziditzen dugu. Hau guztia, betiere, ikaslearen testuingurua aintzat hartuta, hots, familia eta eskola testuingurua.
Jorratzen ditugun gaiak oso zabalak dira, izan ere, oso adin desberdineko haurrekin egiten dugu lan. Haur gaztetxoenekin (6 urte ingurukoak) batez ere harremanak izateko dituzten arazoak eta atentzio falta lantzen dugu. Adin horretatik aurrera, eskolan jada gaitasun akademikoak zorrotzagoak dira eta, ondorioz, gaitasun horietan izan daitezkeen arazoak zuzentzen saiatzen gara, hala nola, irakurmen edota idazmenarekin izan daitezkeen arazoak. Helburua ikasle hori modu egokian gara dadin lortzea da. Zentzu honetan, jarrera eta egin beharreko esfortzuan inziditzen dugu. Sarritan, haurrak esfortzurik gabe emaitzak lortzera ohituta daude, eta eskolan exijentzia maila hazten denean arazoak sortzen dira.

Zein nolako lankidetza duzue eskola zentroekin?
Harremana hiru motatakoa da. Lehenik, gure bulegora ikasle bat iristen denean, familiaren oniritziarekin, eskolarekin harremanetan jartzen gara gure ebaluazio eta emaitzen berri emateko. Gure xedea, eskolarekin batera, haur horren inguruko jarduera ildoak zehaztea da.
Bestalde, zentroek hala eskatzen dutenean, ikastaroetan parte hartzen dugu.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Garatu trebakuntza programan parte hartzen dugu. Honen ildoan, bi online ikastaro garatzen ditugu, bata arretaren inguruan eta bestea irakurmen eta idazmenaren inguruan. Ikerketa sailan, gainera, eskola porrota ekiditzeko programa garatzen dugu. Hau bi ikasturteko iraupena du eta irakasleak aholkatzen ditugu.

Zein dira DBHn aurkitzen dituzuen arazo ohikoenak?
Ohikoenak jarrera arazoak dira. Hauek, sarritan, atzerapen akademiko eta giza-gaitasun faltarekin lotuta daude, eta beste zenbait kasutan, berriz, irakasleek modu desegokian tratatzen dituztenaren pertzepzioarekin.

Zein estrategia jarraitzen dituzue arazo hauek guztiak konpontzeko?
DBHn, nerabeekin izaten dugun tratamendua berdina izaten da kasu gehienetan: gaitasunen entrenamendua eta irakasleekiko aholkularitza. Irakasleek kritikak ekiditu beharko lituzkete baina tinko mantendu hartu beharreko erabakietan. Zenbait kasutan, irakasleek jokabide konplexuei egin behar diete aurre (mehatxuak, biolentzia arriskua…) eta guk irakasle horiek ere aholkatzen ditugu. Irakasleak argi utzi behar du horrelako jarrerak ez direla bidezkoak eta ikasleek ulertu behar dute jokabide aldaketa batek aprobatzea ahalbide dezakeela.

Irakasleek trebakuntza berezia izan beharko lukete horrelako arazoei aurre egin ahal izateko?
Bai. Guk gero eta eskaera gehiago jasotzen ditugu ikasgela barruan ematen diren horrelako jokabideak kontrolatzen ikasteko; gelan lan egin ahal izateko eta lan hori eraginkorra izateko. Ildo horretan, Platón izeneko programa garatu dugu. Hau, klasean emandako denbora profitatzeko eta etxean ahalik eta lan gutxien emateko diseinatuta dago.

Aholkuren bat ikasleentzat arriskuak ekiditzeko?
Nerabeak aholkatzea ez da gauza erraza. Beraiek ikusi behar dute zer egin ahal duten klasean eman beharreko denbora eraginkorra izateko eta etxean ahalik eta lan gutxien egin ahal izateko. Klaseko denbora profitatuz klasetik ateratzean beste ekintzetarako denbora izango dute.

Eta irakasle eta orientatzaileei?
Ikasleak motibatzeko, hauek izan daitezkeen ondorio txarrak ezagutu behar dituzte. Irakasleak bidalitako lanak eginda ikasgaia gainditzeko aukera dagoela ulertu behar du ikasleak. Jarrera txarrarekin ez dela ezer lortzen esan beharrean, helburua lortzeko zein jarrera jarraitu behar den ulertarazi behar da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE