Hizkuntzak ateak irekitzen

Egun, mundu globalizatu batean bizi gara, jendea leku batetik bestera ibiltzen da eta enpresak nazioartean ere lan egiten dute. Hori dela eta gero eta beharrezkoa da hizkuntzak jakitea. Gainera, aintzat hartu behar da zenbat eta eskuduntza gehiago izan, orduan eta lanpostu batean kontrataturik izateko aukerak handiagoak izango direla. Hala ere, badirudi piskanaka jendeak aintzat hartzen ari dela hizkuntzak jakitearen garrantziaz.

Ez badiogu elkarri ulertzen ezin izango dugu bizi eta lan egin batera”. Hitz hauek Étienne Davignon bizkondeak esan zituen Europar Batasunak aurkeztutako ‘Hizkuntzek negozioak errazten dituzte, hizkuntzak erabiltzen dituzten enpresak eraginkorragoak dira’) gomendio txostenaren hitzaurrean. Era berean, hitzaurre honetan aipatu zuen globalizazioa nagusi den mundu honetan ez dela nahikoa komunikazio hizkuntza, hizkuntzak aniztasuna eta kulturarekin ere uztarturik daudelako. “Eleaniztasunak tolerantzia sustatzen du eta enpresaritzaren munduak ate asko zabaltzen ditu”, gehitu zuen.


Uneoro eta batez ere krisi ekonomikoa dela eta, hizkuntzak ikastea garrantzitsua dela esaten eta entzuten da eta jadanik 2007an Ikasketa Soziologikoen Zentruak egindako azterketaren arabera, estatuan, biztanleen %49,5ak nahitaezkoa dela hizkuntzak jakitea zioen.
Hizkuntza eskola edo akademiei erreparatuta, matrikulazio eskaerak goruntz doazela, edo behintzat ez beheruntz, erakusten dute. Esaterako, Bilboko Merkataritza Ganberako Trebakuntza sailaren zuzendaria den Santiago López-ek azken bi urteetan izena eman nahi izan duten ikasle kopurua areagotu dela nabarmendu du, eta nahiz eta oraindik aurtengo datu zehatzik ez izan, bi urteetan gelak bete dira.
Lópezek argi du hizkuntzak ikasi behar direla, ez soilik lan munduan lehiakor izateko, baita nazioarteko enpresak edota nazioarterako lan egiten duten enpresak egun ondo kokaturik daudelako ere. “Hizkuntzak jakitea lan merkatuan aukera gehiago aurkezten ditu”. Hori bai, López-ek dio ingelesa garrantzitsua den hizkuntza izan arren, egun hobe dela besteren bat ikastea “elementu bereizgarria” izango baita. “Lanpostu batean bi edo hizkuntz gehiago dakienaren eta hizkuntza bakarra dakienaren artean, seguraski hizkuntza gehiago dakiena hartuko dute”.
Azken ideia honekin ere bat dator Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaria den Mari Jose Riosecok. Bere esanetan hizkuntzak jakitea nahitaezkoa da egun mugikortasuna eta globalizazioa errealitate direlako. Hala ere, bere aburuz, jendeak hizkuntzen garrantziaz gero eta kontzientzia handiagoa du eta horregatik hizkuntza matrikulazio eskaerak goruntz doaz. Gauzak horrela, Bilbon 6.000 plaza inguru bete dira eta, gutxi gorabehera, 2.000 pertsona kanpoan geratu dira (oraindik matrikulazio bigarren fasea igaro behar da eta horregatik ez dira datu ofizialak atera).

Euskararen garrantzia
Hizkuntzak jakitea garrantzitsua da baina ez da gutxigorako euskara jakitea, Euskadiko hizkuntz ofiziala. Izan ere, Giza Baliabideen Adecco taldeak egin berri duen txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko lan eskaintzetatik, %98,61etan euskara eskatzen da. Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeko (AEK) komunikazio arduraduna den Igor Elorduirentzat euskara jakitea lagungarria da lanpostu bat erdiesteko. “Enpresa pribatuetan gehigarri bat delako eta publikoean nahitaezkoa delako”.
Lanerako garrantzitsua dela alde batera utzita, Elorduik dio euskara Euskadiko berezko hizkuntza den heinean jakin behar dela. Berak emandako beste hainbat zio izan ziren batetik, euskara hizkuntza ez galtzeko beharrezkoa da hizkuntza jakitea eta bestetik, “euskaldun izatearen nortasunaren adieraztasuna delako”. Hots, euskal mundua ulertzeko eta ikusteko era bat dela argudiatzen du. AEKn, matrikulazioak 10.000 ikasleak gainditzen ditu.
Euskara, ez da soilik Euskadin lan egiteko eskatzen; Kantabrian, Nafarroan, Katalunian eta Madrilen ere eskatzen da. Adibidez, Nafarroan eskaintzen %0,85an erkidegoetako hizkuntzak eskatzen dira eta euskara horietan guztietan eskatzen da. Kantabriari dagokionez, erkidegoetako hizkuntzak eskatzen dira %1,92 eskaintzetan eta euskara %45,8etan. Madrilen erkidegoetako hizkuntzak eskatzen diren eskaeren %0,19tik, %16,67k eskatzen dute euskara eta Katalunian, erdidegoetako hizkuntzak eskatzen dituzten %34,79 eskaintzetatik, %0,19tan euskara eskatzen da.
Adeccok egindako azterketaren arabera euskararen ezaguera eskatzen duten sektoreak industria, elektronika eta telekomunikazioak dira. (%44,10; %35,26; %35) Makinaria eta zerbitzuen sektoreak oso hurbil kokatzen dira (%33,33; %32).
Esparru baliogarriei dagokionez, euskara eskatzen da batik bat esportazioetan (%60,84) informatikan (%46,34) eta Giza Baliabideetan (%39,47). Komertzial eta Marketing eremuak dira gutxien eskatzen dutenak.
Titulazioetan, Industria Ingenieritza Teknikoko lizentziaturako eskaintzak dira euskara gehien bat eskatzen dutenak. Hain zuzen eskaintzen %42,82etan eta jarraitzen diote Kimika lizentziaturarekin harremana duten eskaintzak (%39,57). Medikuntza eta Enpresaritza tituludunak eskatzen dituzten eskaintzetan, euskara jakitearen betekizun gutxien dituenak dira.

Hizkuntzak lan merkaturako
Txostenaren arabera, Euskadi da, estatu mailan, hizkuntzak eskatzen dituen laugarren erkidego zorrotzena , Madril, Katalunia eta Balearraren atzetik. Gauzak horrela, estatuan lan eskeintzen %33,76ek hizkuntzaren bat eskatzen dute betekizun gisa eta Euskadin %32,42a. Gainera, bi kasuetan, aurreko urtearekiko hazi dira hizkuntzak eskatzen dituzten eskaintzak. Hain zuzen, estatuan %26a eta Euskadin %31,53a. Hizkuntzei erreparatuz, Euskal Autonomia Erkidegoan atzerriko hizkuntzak jakitea eskatzen dituzten lan eskeintzetatik, %71,36an ingelesa eskatzen dute eta jarraitzen diote frantsesa, alemaniera, italiera eta portugalera, %7,57, %3,34, %0,28 eta %0,23, hurrenez hurren.
Halaber, merkatu eta enpresen globalizazioa dela eta gero eta gehiago eskatzen da jakitea orain arte hain ohikoak izan ez diren hizkuntzak jakitea. Hala nola, txinera, arabiera, poloniera, txekiera edota japoniera. Hauek eskeintzen %17,22tan agertzen dira.

Ingelesa nagusi
Arestian aipatu bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan atzerriko hizkuntzak jakitea eskatzen dituzten lan eskeintzetatik, %71,36 ingelesa eskatzen dute eta estatu mailako datuei erreparatuz ere, ingelesa da protagonista eskaintzetan. Horrela, ingelesa jakitea betekizun nahitaezkoa da enplegu kualifikatuen %74 eskaintzatan. Adibidez Madrilen, batik bat ingelesa dakiten pertsonak eskatzen dira %87,90en kasuetan eta Katalunian %55,99en kasuetan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE