Milurteko helburuak

UNICEF-ek eratutako txosten baten arabera, baztertu eta pertsona txiroetan inbertitzen eta ez orain arte erabiltzen zen estrategia erabiliz, Milurteko Helburuak bete daitezke era azkarragoan.
Gauzak horrela, UNICEF-ek kaleratutako Narrowing the Gaps to Meet the Goals (helburuak lortzeko tarteak txikiagotu) eta Haurren Garapena argitalpenak ekitatea gakoa dela adierazten dute. Orain arte, pentsatu izan da soilik haur txiro eta baztertuetan indarra ezarri behar zela eta ez ekitatea ulertu behar zela sexu, gutxiengo etnikoan, txirotasunean, minusbaliotasunean eta kokapen geografikoan.


Txostenaren ondorioak honakoak dira:
• Ekitatean oinarritutako ikuspuntua erabiliz, ume eta amen heriotzak ekiditea.
• Milioi dolarren inbertsioekin heriotza tasa handiko herrialde txiroetan 5 urte azpiko haurren heriotzak murriztuko lirateke %60 batean.
• Herrialde txiroetako haurrei oinarrizko zerbitzuaz hornituz herrialdeen arteko desberdintasunak murriz daitezke.
Halaber, txostenak hainbat adierazle aurkezten ditu, hala nola, egun, munduko %20eko biztanleri txiroenen familia batean jaiotzen den ume batek, munduko %20eko biztanleri aberatsen familia batean jaiotzen den haur batek baino bi aldiz gehiago hiltzeko aukerak ditu; herrialde bakoitzeko eremu txiroetako haurrek pisu baxua eta atzerapenak hazkundean pairatu dezakete; edota nahiz eta azken hamar urteotan generoen arteko berdintasunean lehen hezkuntzan aurrerapenak egon diren, neskak eta emakumeak garapenean dauden herrialdeetan emakumeak desabantaila handiak aurkezten dituzte, batik bat Bigarren hezkuntzan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE