Sareak makina bat aukera ematen ditu

Sare sozialak, messengerra, posta elektronikoa… Horiek dira gazteek gehien bat erabiltzen dituzten web guneak, beti ere, entretenimendu gisa. Alabaina, internet agertu zenetik, dena sarean sar daiteke eta ez zen gutxigorako izango jokoen kasuan. Baina ez gara betiko jokoez soilik hitz egiten ari, baita kultura orokorreko jokoez ere.

Horiek entretenitzeko balio dute eta era berean norbanakoaren ezaguerak nondik nora doazen ikusteko eta zergatik ez, akatsetatik ikasteko.

Adibide gisa, Kultura Ministerioak joko desberdinak ezarri dituela sarean aipa daiteke. Hala nola, galdera eta erantzunen jokoa edota gaikako-jokoak. Interesa dutenek www.mcu.es/mjuego/index web gunean joko batzuk aurki daitezke. www.culturageneral.net gunean ere buruari eragiteko beste hainbat joko daude. Azken horretan marrazkigintza, arkitektura, literatura eta musika klasikoaren gaineko galderak daude eta baita hiztegia lantzen duen beste galdetegi bat.

Gaikako-joko ugari daude sarean. Esaterako, futbola, zinema eta geografiako jokoak Consumer Eroskik aurkitu izan dituen moduan. Futbolaren gainean, aipagarri da Espainiako Irrati Telebistak munduko futbol txapelketen inguruko 1.000 galdera jarri ditu interneten eta El Mundo egunkariak beste galdetegi bat ezarri du.

Zinemari dagokionez, hoycinema.com web guneak sarearen bidezko jokoak aurkezten ditu. Joko honen bidez Goya sariari buruzko galderak edota 80 urteetako zinemaren inguruko galderak agertzen dira. www.incuestionable.com-ek zinemaren zatian 44 galdera gordetzen ditu. Hori bai, orrialde honek beste gaien inguruko 500 galdera aurkezten ditu. Geografiako ezagupenak ebaluatuarren, www.travelpod.com edo www.vedoque.com web gunean joko desberdinak aurki daitezke.

Telebistako lehiaketa sailak ere sarean daude edozein momentutan bakoitzaren ezagupenak ebaluatzeko. Hots, mihiluze, date el bote, pasapalabra, password, 50×15, cifras y letras edota la ruleta de la suerte.

Gazteak, sareko erregeak

Telefonikak urtero egiten duen Informazioaren Gizartearen 10. txostenaren arabera gazteak dira sarea gehien erabiltzen dutenak, hain zuzen Euskadin 15 eta 24 urte bitartekoen artean erabiltzaileen zenbakia % 92 zen 2009n.

Gainera, azterketak ere dio azken 4 urteotan interneten nabigatzen ematen den ordu kopurua areagotu dela %40ean baita adin tarte honetako biztanleriaren artean eta telebista ikusten dutela %18 gutxiago. Hezkuntzari dagokionez, txostenak aipatzen du sarean ibiltzen den ikasleen kopurua estatuan % 97 dela eta langileen artean portzentaia % 71koa dela.

Hala eta guztiz ere, etxeetan ez dago eskola eta lantokietan bezain konexioa. Izan ere, 2009n, euskal etxeen erdiak baino zertxobait gehiagok zuen konexioa. Hala ere, estatuaren batezbestea lau puntu azpitik dago.

Txostena aztertuz gero, nabarmen da gazte eta helduen arteko desberdintasunak azken hauek askoz gutxiago erabiltzen dutelako. Gauzak horrela, 35 eta 44 urte bitartekoen artean, soilik hamarretik zazpik erabiltzaile direla diote eta 45 urteetatik aurrera dituztenek bakarrik hamarretik hiruk erabiltzen dutela aitortzen dute.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE