Haur eta nerabeentzako telefono zenbaki doakoa

0
169

Larrialdietarako telefonoa, jazarpenak jaso dituzten emakumeentzako telefonoa, itxaropen telefonoa… Eta oraingoan ere haur eta nerabeentzako laguntzarako telefono zenbakia dago erabilgarri Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak atera berri duena ‘zeuk esan’ lemapean.

116111 telefonoaren bidez, adingabeek arazo bat izanez gero, aholkuak, informazioa eta orientabidea jasoko dute deia hau ordaindu barik. Horrela, arrisku egoeran daudenek, tratu txarrak jaso dituztenek edota bere eskubideak urraturik ikusi dutenek dei egin dezakete. Era berean, beste gaztetxoak egoera hauek jasaten ikusten dutenek dei dezakete.

Erreminta honen bidez, nerabeek adituen aholkuak jasoko dituzte eta jakitunek adingabeei elkarrizketa antzeko bat egingo diete arazoa entzun ondoren zer egin behar den zehaztu ahal izateko. Egunero zenbaki honetara deitu daiteke goizeko 9etatik gaueko 9etara astelehenetik ostiralera lan egunetan eta goizeko 12etatik arratsaldeko 8etara jaiegunetan. Barakaldon izango da zerbitzu honen egoitza nagusia.

Kanpaina

Sailburutzatik ere aipatu dute telefonoa ezagutzera eman behar dela eta horretarako kanpaina bat martxan jarri dute. Euskadiko 1.106 eskola pribatu eta publikok parte hartuko dute kanpainaren garapenean eta honen helburua batetik, adingabeei arriskuen gainean informatzea izango da eta bestetik, helduei konzientziatzea hauek laguntza beharrez gero esku hartzeko.

Kanpainan zentruetako zuzendariek eta ikasleen guraso elkarteek parte hartuko dute honen edukinak banatuz.

9 urte azpiko ikasleei gurasoei emateko eskutitz bat banatuko zaie eta era berean eranskailu bat emango zaie. 10 urte baino gehiago dituzten gazteei mugikor itxurako liburuxka informatiboa banatuko zaie eta baita eranskailuak ere.

Halaber, eskoletan, liburutegietan, ospitaletan eta unibertsitateetan zehar kartelak ezarriko dira eta Tuenti eta Facebook giza sareetan ere ikusgarri egongo da kanpaina.

Web gunea

Telefono batera deitzeraz gain, adingabeak ere www.euskadi.net/zeukesan web orrian sar daitezke informazio gehiago jasotzeko. Gune honetan gazteek bere iritziak eta esperientziak elkarbanatu ditzakete eta edukin desberdinak ikus ditzakete.

Telefono hau Europar Batasunaren ekimena izan da eta ezarri den zenbakia. Hala ere, estatuan, soilik Gaztela-Mantxak eta Euskadik ezarri dute zerbitzua abian.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.