Donostia Giza Eskubideen aldeko Europako Hirien Sarearen Nazioarteko VIII. Konferentziaren hiria izango da 2012an

Hirian Giza Eskubideak Babesteko Europako Gutunaren VII. Konferentziaren esparruan, egindako proposamenaren ondoren, 2012an Donostia Giza Eskubideen aldeko Europako Hirien Sarearen Nazioarteko VIII. Konferentziaren hiria izango da. Aipatu konferentzia Bosnia-Herzegovinako Tuzlan hirian burutu zen urrian, Hirian Giza Eskubideak Babesteari buruzko Europako Gutuna onartu zeneko 10. urteurrenarekin batera.

Bertan, Odón Elorza Alkateak, hitzaldi bat emateaz gain, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea aurkeztu zuen. Topaketa elkartasunaren eta giza eskubideen alde lan egiten duten beste hiri eta erakunde batzuekin harremanak sendotu, esperientziak trukatu eta lankidetzako nazioarteko sare berriak sortzeko baliogarri izan da.

Hautagaitza hau 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izateko Hautagaitzan aurreikusitako ekintzen barruan sartzen da. Horretaz gain, Odón Elorza alkatea “Bakearen aldeko Alkateen” munduko sarearen barruan dago. Sare horrek munduko 133 herrialdetako 2.500 hiri baino gehiago biltzen ditu.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE