Dekoratu errealarik gabeko lehenengo euskal filma

0
118
Dubulitoon gipuzkoar enpresak ekoiztutako ‘Mystikal’ filmea kroma sisteman egin da eta euskaraz grabatu izan da. Estatuan lehenengo aldiz dekoratu erreala erabili duen filmaren abiapuntua. Kroma sistemaren bidez eratu da, Avatar, 300 edo Sin City filmeak bezala. Donostiako XVII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema astean, urriaren 30ean aurkeztu zen, azaroaren 6ean Sevillako Zinemaldian eta abenduaren 3an, zinema aretoetan egongo da ikusgai.
Dekoratu birtualak dituen filma honek, Avatar eta 300 filmak erabilitako teknologia bera izan du, aurrekontu baxuagorekin. Benetako aktoreak eta pertsonaia birtualak nahasten dira efektu bereziekin.
Familia publiko batentzat zuzenduta dago, Erdi Aroko testuinguru batean. Eldyn-en abenturak kontatzen dira, mago ikastun inuxente eta baldarra, arazo batean murgildurik dagoena berak egindako akats batengatik, eta horri erantzuna eman beharko dio.
Jatorrizko bertsioa euskara da baina estatuan ere ikusgarri egongo da eta baita nazioartean ere. Izan ere Turkia, Errusia edo Alemaniarekin akordioak sinatu dira banaketa hau ahalbidetzeko.
Ángel Alonsok zuzendutako lana da eta Iban Garatek protagonistaren papera betetzen du, hau da, Eldyren pertsonaia.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.