Teknoskopioa lehiaketa abian

Zientziaren astean, berriro ere Elhuyar Fundazioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako Teknoskopioa sariketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da betiere gazteak ikerketan murgiltzea.
Aurtengo edizioan berrikuntza bat dakar lehiaketak. Izan ere, orain arte ideia-lehiaketa zen eta oraingoan berriz, proiektu-lehiaketa izango da.
Ildo honetan, gazteek gehienez hiru laguneko taldeetan lan egin dezakete eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolatu behar dute. Hortaz, proiektu bat eratzerakoan prozesu osoan parte hartuko dute ikasleek: ideia sortu, prozedura deiseinatu, pausoz pauso nola gauzatu, eta ondorioak atera.
Gazteak bi modalitateetan parte har dezakete, batetik ikerketa proiektuan, eta bestetik, proiektu teknologikoan. Lehenengoari dagokionez, aukeratutako arazoari konponbidea emateko ikerketa-lan bat garatu behar da eta proiektu teknologikoa modalitatean, aitzitik, arazo bati konponbidea emateko produktuteknologiko bat diseinatu behar da.
Epaileek, zientzia eta teknologian adituak, orijinaltasuna, baliabideak erabiltzea eta zientziarekiko egokitasuna aintzat hartuko dute, besteak beste. Halaber gizarteari komunikatzeko gaitasuna neurtuko dute.
Batxilergo eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko talde irabazleetako kideek Tecnalia korporazioan egonaldia egingo dute eta ordeagailu ultraeramangarri bana jasoko dute; Lanbide Heziketako goi-zikloko irabazleek ere egonaldia egingo dute Tecnalia korporazioan eta ordenagailu ultraeramangarri bana jasoko dute; eta DBHko irabazleek ordenagailu ultraeramangarri bana eta Elhuyarren produktu sorta bana jasoko dituzte. Izena eman ostean, taldeak urtarrilaren 14a baino lehen aurkeztu beharko du bere proiektua garatzeko arazoa. Izena ematearekin batera, automatikoki sortuko da parte-hartzailearen bloga. Eta lan-prozesuaren berri eman beharko dute blog horretan. Proiektuaren lehenengo fasea apirilaren 15 baino lehen aurkeztu behar da.
Argibideak http://teknoskopioa.elhuyar.org web aurki daitezke.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE