Euskadi, ona irakurmenan eta matematikatan

2009 urteko Ikasleen Ebaluaketa Nazioarteko Programaren (PISA) argitaratu berri den txostenak ez ditu Estatu espainolarra eta Euskadi hain gaizki uzten. Izan ere, datuak 2006ko datuekin alderatuta, era apal batean hobeak dira, batik bat Euskadin. Hala ere, oraindik hobekuntza batzuk egin behar dira zientziatan datuak ez baitira Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA)ren batezbesteko datuei hurbiltzen.

PISA txostenak 15 urteko ikasleen irakurmena, matematika eta zientzia eskuduntzak neurtzen ditu eta ELGAn esku hartzen duten herrialdeek, Espainiaren kasu, txostenaren emaitz hauetan baliatzen dira beren hezkuntza sistema nola doan ikusteko.

2009 urteko froga honetan, 67 estatuk hartu dute parte (33 ELGAko estatuk), Espainiako 910 zentruetako 27.000 ikaslek eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 177 ikastetxeko 4.768 ikaslek. Euskadin hain zuzen, 40 zentruek A ereduko ikasleak eraman dituzte, 51 B eredukoak eta 86 D eredukoak. Gainera, ikasleek haien ama-hizkuntzan egin dituzte azterketak, %84,4k gaztelaniaz eta %15,6 euskaraz.

Horrela, emaitzei dagokionez, irakurmenan 2006ko datuekin alderatuta, ikasleak arrakastatsu irten dira. Gauzak horrela, Euskadik irakurmen ulermenan 494 puntu erdietsi ditu, Espainiak 481, eta ELGAko batezbestea 493 puntukoa da. 2006ean berriz, Espainiak 487 puntu lortu zituen eta ELGAK 492.

Euskal gazteak irakumenan Herbereak, Estatu Batuak, Suedia, Alemania, Frantzia edota Erresuma Batuetako mailan daude. Estatuko beste erkidegoen artean, Euskadi buru da Gaztela eta Leon, Katalunia, Errioxa eta Aragoiekin batera.

Matematiken inguruan, nabarmendu daiteke Euskadik ELGAko batezbestearen gainetik kokatu dela. Hain zuzen, eskuduntza matematikoan 510 puntu erdietsi ditu Estatuan eta ELGAn, lortutako zenbaketa 483 eta 496 izanik, hurrenez hurren. 2006 urtearekin erkatuz gero, igoera esanguratsua egon dela azpimarra daiteke, hangoan EAEk 501 puntu lortu zituelako eta ELGAren batezbestea 498 baitzen.

Hortaz, eskuduntza honetan Euskadiko ikasleak Estatu Batuak, Frantzia, Suedia, Erresuma Batua edo Austria estatuen gainetik dago, besteak beste. Hala ere, EAEn gainetik Hego Korea, Finlandia, Japonia, Kanada eta Herbereak daude.

Halaber, aipagarri da Euskadin matematikako ikasleen bikaintasuna %13an kokatzen da ELGAko bikaintasuna ikasleen %12an.

Zientziatan okerrago

Ikasleak irakurmenan eta matematikatan ederki moldatzen badira ere, zientziatan datuak bestelakoak dira. Euskadiko puntuazioa 495 izan da ELGAko batezbesteko puntuazioa 501 izanik. Estatu mailan ete datuak kaskarrak dira honen kasuan puntuazioa 498 izan baita. Hala ere, 2006 urtearekin erkatuta, datuak zientzia eskuduntzetan bere horretan jarraitu dute.

Euskadi, Suedia, Frantzia, Italia edo Portugalen maila berean dago baina Finlandia, Hego Korea, Kanada edo Herbereetatik oso urruti. Estatu barnean, EAE baino hobeto kokaturik dauden erkidegoak Gaztela eta Leon, Errioxa, Nafarroa, Madril, Galizia eta Aragoi dira eta maila berean daudenak Asturias, Kantabria, Katalunia eta Murtzia.

Ekitatea

Azterketa honen baitan giza estatus, estatus ekonomikoa eta kulturala ere neurtzen dira ikasleen eskuduntzak eta estatusaren arteko harremanak ikusiarren. Era berean, txostenak zentruen arteko desberdintasunak ikertzen ditu. Zentzu honetan eta ekitateari dagokionez, Espainia da ELGAko herrialdeetatik ekitate gehien aurkezten duena, izan ere, arestian aipatutako faktoreak eragina dute baina ez emaitzak gehiegi aldatzeko heinean. Estatu espainolarraren zentruen aldakuntza %19,5ean dago eta ELGAren bigarren portzentai baxuena da Finlandiaren ostean.

Etorkizunari begira, bai Euskadin baita Estatuan ere PISAren emaitzak hobetzen doazen arren eta ELGA eta Europar Batasuneko maila berean, Hezkuntza Ministeriotik hainbat erronka dituzte buruan. Hots, eskola-porrota ekiditea. Horretarako dagoeneko abian dauden zenbait planekin jarraituko dute. Adibidez errefortzu, orientazio eta laguntza (PROA izeneko programa) ekimena sustatzea edota Plan educa 3 programa bultzatzea dira ekimen garrantzitsuenetakoak.

Porrota sahiesteaz gain, zentru bakoitzaren autonomian indarra ezartzea da PISAren arduradunen arabera autonomiak ikasleen arrakasta berma dezakeenak. Horretarako, Hezkuntza Ministerioak Kontratu-Programak martxan jarriko ditu eta bere ikasleen errendimendua hobetzeko esfortzuak egiten dituzten zentruei baliabide gehiago eskainiko zaizkie. Irakurmenan ere indarra ezarriko da leer.es plataformen bidez.

Hala eta guztiz ere, batik bat zientziatan da ikasleak hobekuntzak egin behar dituzten esparruan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE