Bideojokoak sortzeko tailerra gazteentzat

Ekimena Amarika Proiektuak garatzen duen Playful&Playable programaren barruan kokatzen da.

Playful&Playable programaren barruan, Amarika Proiektuak, Artium eta Sareguneren laguntzarekin, bideojokoak sortzen ikasteko tailerra antolatu du 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Tailerra urtarrilaren 26 eta 28an burutuko da, arratsaldeko bost t´erdiak eta zortzi t´erdiak bitartean Gasteizko Cantón de Santa María, 4 kalean. Izena ematea doakoa da, beti ere 945209020 telefonora deituz edota educacion@artium.org helbidera mezu bat bidaliaz.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE