Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2011 Programa zabalik da

Kultura saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak eta Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saileko Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2011 programan izena emateko deialdia zabaldu berri dute. Eskaerak egiteko epea apirilaren lehenan hasi eta apirilaren 20ra bitartean zabalik izango da. Eskabideak bi modutara egin daitezke, bai on line, gazteaukera atarian (http://www.gazteaukera.euskadi.net) aurki daitekeen formulario elektronikoa betez, bai deialdi honen I.eranskineko inprimaki ofiziala aurkeztuta. Bigarren bide hau jarraitzen dutenek honako helbideetan aurkeztu ahal dituzte bere eskaerak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde zerbitzuetan (On Diego López de Haro Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián).
Euskadiko Gazteak lankidetzan 1993. urtetik hona burutzen den ekimena da eta helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Urtero, 100 gazte inguruk Bolivia, Guatemala, Ekuador, El Salvador, Honduras, Kolonbia, Mexiko, Peru, Venezuela, Filipinas, India edota Eritrean gauzatzen diren proiektuetan parte hartzeko aukera dute.
Programa honetan parte hartu ahal izateko 20 urtetik gora izan beharko dituzu eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon beharko duzu. Era berean, jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea ere eskatzen da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE