Jazarpen digitalaren kontra

Eusko Jaurlaritzak eskola jazarpenari aurre egiteko ikastetxeetan jarraitu beharreko jarduera gida bat aurkeztu berri du. Gida honek, bereziki, jazarpenaren bertsio digitalari, hots, ciberbullying-ari nola aurre egin zehazten du

Gaur egun, gazteen gehiengoak gizarte sareen erabileraren nondik norakoak ezaguzten ditu. Gizarte sareek hainbat abantail aurkezten badituzte ere, hauek erabilerak baditu zenbait arrisku ere. Izan ere, gizarte sare hauetan nerabeek bere intimitatea ‘eskuragarri’ jartzen baitute eta, era berean, bestelako jardueretarako denbora ere ordenagailuaren aurrean ematen dute. Gizarte sareek ere, ciberbullying delako fenomenoaren hazkundean ere zer esan handia dute.

Aintzindaria
Ciberbullying-a ikasgeletan antzeman ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak estatu mailan aintzindari den gida bat abian jarri du. Gida honetan, gainera, horrelako kasu bat ematen denaren susmoaren aurrean zein nolako erantzuna eman behar den zehazten da jarraitu beharreko protokolo baten bidez.
Protokolo hau eskola zentroek jazarpen eskolari aurre egin ahal izateko jarduera proposamen oso bat da eta bereziki, jazarpenaren bertsio digitalean azentua jartzen du. Protokoloa eskuragarri dago Eskola bakeguneren web orrialdean.
Eusko Jaurlaritzatik aditzera eman den bezala, protokolo honen xedea eskola jazarpen kasu baten aurrean eskola zentroak hartu behar dituen pausoetaz haratago joan nahi du. Gidak sarean ematen den eskola jazarpen susmo baten aurrean zentroak zein nolako pausoak eman behar dituen zehazten dituen adierazleak ere aipatzen ditu. Ikasle, irakasle eta gurasoek hainbat gomendio aurkituko dituzte gida honetan.  Besteak beste, teknologia berriekin zerikusia duten jazarpen kasuen inguruan onetsitako legedia berria ere barneratu da.

Jazarpena Euskadin
Protokolo honi esker, ikastetxeek eskola jazarpen kasuei aurre egiteko duten gaitasuna handitzeko aukera izango dute, “aurre hartze, prebentzioa eta gaitasun hezitzailea sustatuz” adierazi du Isabel Celaá Sailburuak.
Lehen eta bigarren hezkuntzan aritzen diren ikasleen gehiengoak positiboki baloratzen du bere trebakuntza ibilbidea, baina lehen hezkuntzako ikasleen %16ak eta DBHko %12ak berdinen arteko nolabaiteko jazarpena izan duela onartzen du.
Aurreko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasguneetan eskola jazarpeneko 90 kasuen susmoak jaso ziren, eta beharrezkoak ziren ikerketak egin ondoren, hauetako 33k benetazko bitartekotza merezi zutela erabaki zen. Bitartekotza honen baitan, erasotzaile, biktima eta taldearekin lan egin da.
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako protokoloa aintzindaria da estatu mailan, besteak beste, ciberbullyingaren eta sakeleko telefonoen bidez egiten den jazarpenaren kontrako jarduera bereziak zehazten dituelako. Protokolo honek interes handia piztu du aditu, teknologia berrien erabiltzaile eta familien artean. Protokoloa pasa den otsailaren 14an aurkeztu zen. Aurkezpen ekitaldian, Isabel Celaá Hezkuntza Sailburua, Marian Ozcariz Sailburu-ordea eta EMICIko kidea eta Pantallas Amigaseko presidentea den Jorge Flores izan ziren.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE