Eredu hirueleduna hezkuntza pribatuan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza pribatuko bost erakundek hezkuntza hirueleduna sustatzeko akordioa sinatu berri dute. Hitzarmena datorren ikasturtean jarriko da indarrean

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Euskadiko hezkuntza pribatuko Kristau Eskola, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea, Eusko Ikastola Batza, AICE eta Ikasgiltza erakundeek ikastoletan eta itunpeko ikastetxeetan hezkuntza hirueleduna sustatzeko protokoloa sinatu berri dute. Ikastetxe hauek euskal ikasleriaren erdia suposatzen dute gutxi gora behera. Protokolo hau datorren ikasturtean jarriko litzateke indarrean, hots, 2011-2012 ikasturtean eta bi jarduera nagusi finkatzen ditu.

Lehenik, iraskasleriaren trebakuntza aurreikusten da. Honen baitan, irakasleak hizkuntza esparruan kokatzen ez diren ikasgaien edukiak ingelesez irakasteko trebatu beharko dira. Horretarako, irakasleek gutxienez B2 maila lortu beharko dute. Eskola pribatuek, gutxienez,  bere irakasleriaren %9a klaseak ingelesez emateko gai izan daitezen behar bezalako trebakuntza emateko konpromezua hartu dute. Eusko Jaurlaritzak, berriz, diruz lagunduko du trebakuntza prozesu hau. Guztira, datorren ikasturtean Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu itunpeko ikastetxeen sarean eredu berria sustatzeko, hauetatik 800.000 euro inguru irakasleen trebakuntzara bideratuko direlarik.

Bigarrenik, jada EAEko 40 zentrotan abian jarri den eredu hirueledunean sakondu nahi da. Honen bidez, ingelesa nazioarteko komunikaziorako oinarrizko hizkuntza moduan aktibatu nahi da, baina era berean, elebitasuna finkatzeko, euskara sustatu nahi da.

Eredu hau Lehen Hezkuntzako laugarren mailan edota DBHko lehen mailan jarriko da martxan. Irailan bertan esperimentazio prozesua martxan jarriko litzateke. Momentu honetan, eredua esperimentazio mailan dago 16 eskola eta institutuetan eta diruz lagundutako itunpeko 24 ikastetxeetan. Sinatutako akordioaren baitan, eredu hirueleduna izango duten zentroen kopurua biderkatu egingo da.

Eredu honen baitan, ikasleek hiru hizkuntzetan ikasi beharko dituzte ikasgaiak, hizkuntz bakoitzak, gutxienez, ikastorduen %20a bete behar duelarik (astean bost ordu lehen hezkuntzaren kasuan eta 6 ordu DBHren kasuan). Era berean, ezin izango da hizkuntz berean ikastorduen %60a baino gehiago irakatsi. Baldintza hauen barruan, ikasgune bakoitzak bere programa garatzeko askatasun osoa izango du.

Ebaluazioa

Eusko Jaurlaritzak eta zentru pribatuek sinatutako akordio honetan programak ebaluatzeko jarraitu beharreko pausoetan ere nahikoa adostasuna lortu da. Horrela, esperimentazio fase honetan parte hartzen duten ikasleek azken ebaluazio bat pasa beharko dute hizkuntzetarako Europar Marko Amankomuna erreferentziatzat hartuta. Hau, hainbat urtez ikastolek egin duten aldarrikapena izan da.

Kritikak

Isabel Celaák zuzentzen duen sailaren xedea eredu hirueleduna ahalik eta gehien garatzea da, modu horretan, gaur egun dagoen hizkuntz modeloen eredua gainditu ahal izateko. Eredu berri honek hainbat kritika jaso ditu, batez ere STEE-EILAS eta LAB sindikatuen aldetik, modelo honek euskalduntze prozesuaren kontra egiten omen duelako.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE