Gazteek gero eta alkohol eta cannabis gutxiago kontsumitzen dute

0
100

Euskadi eta Drogak 2010 txostenaren arabera, droga ilegalen kontsumoa jaitzi egin da gazteen artean, baina ez horrela pertsona helduagoen artean.
Eusko Jaurlaritzaren Drogomenpetasunerako Zuzendaritzak aurkeztu berri duen “Euskadi eta Drogak 2010” txostenean azaltzen diren datuen arabera, gure lurraldean droga kontsumoen ohituretan aldaketa bat ematen ari dela aurreikus daiteke. Aipatu txostenean azaltzen diren datuen arabera, alkohol eta cannabisaren kontsumoan era nabarmenean jaitsi da gazteen artean. Horrela, bi urtetan behin burutzen den txosten honen arabera, aipatu bi elementu hauen kontsumoa ia erdian jaitsi da 2004an hartutako datuekin alderatuta. Bere garaian geldiezina zirudien ‘botellón’ delako fenomenoa ere gero eta arrakasta gutxiago du gazteriaren artean.

Aurkeztu berri diren datu hauetan aurreikus daitekeen joera positibotzat jo badaiteke ere, txosten berean aipatzen den bezala, oraindik ere popuplazioaren %10ak gehiegi edaten duela (batez ere astebukaeretan) aipatzen da. Alkohola da gazteriaren drogarik ‘gustokoena’ eta 15 eta 19 urte bitarteko %19k gehiegi edaten du eta 20 eta 24 urte bitartekoen artean, berriz, %28k. Droga legalekin jarraituz, eta nahiz eta honen inguruko legedia gogortu den, tabakoaren kontsumoa bere baitan mantendu da. Txostenan jasotzen denaren arabera, hala ere, inoiz baino jende gehiagok erretzeari utzi dio azken bi urte hauetan.

Datu baxuenak

Droga ilegalen artean, cannabisa edo haxixa izan da kontsumo tasarik altuenak izan dituena. Zorionez, droga honen kontsumoa azken hamarkadako bere daturik baxuena lortu du azken urte honetan. Txostenaren arabera, azken lau urtetan droga hau kontsumitzen duten pertsonen kopurua nabarmenki jaitsi da, 63.000 pertsonatan hain zuzen ere. Gazteei dagokionez, haxixa egunero kontsumitzen duten gazteen kopurua era nabarmenean jaitsi da, baina oraindik ere Europa mailan droga hau gehien kontsumitzen duen lurraldea izaten jarraitzen dugu.

Bestelako droga ilegalen kontsumoa ere nabarmenki jaitsi da, eta horrela, momentu honetan duela hamar urte ematen ziren erregistroetan aurkitzen gara. Kokaina eta anfetaminen kasuan, adibidez, kontsumoa %50an baino gehiago jaitsi da azken sei urteetan.

Txostenak agerian uzten duen beste datu interesgarri bat honakoa da: kontsumo kopuruetan pertsona helduek gero eta pisu gehiago dute. Azken sei urteetan, hots 2004ko txostenean lortutakodatuekin erkatuta, droga ilegalen kontsumoa (haxixa kanpo utzita) %64an jaitsi da gazteen artean. Epe berean, berriz, droga hauen kontsumoa %10ean hazi da 35 urtetik gorakoen artean. Kasu bietan kontsumoa ez da hain ohikoa eta noizbehinkakoa bilakatu omen da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.