Giza Eskubideak Afrikako iparraldean

2011. urtea Afrikako iparraldean izandako matxinadekin hasi zaigu. Tunisian hasitako erreboltek jarraipena izan dute Egipto, Libia, Bahrein, Yemen eta Sirian besteak beste. Errebolta hauek ez dira ezerezetik sortu, hainbat urteetako errepresioaren ondorio dira, eta Amnistía Internacionalek aditzera eman duen bezala, zabaldu berri den garai berri honek giza eskubideetan oinarritu beharko du herrialde hauetan egonkortasuna lortu nahi bada behintzat.
Amnistía Internacionalek Afrikako iparraldeko estatuetan giza eskubideen egoera jasotzen duen txosten bat aurkeztu berri du. Bertan, herrialde hauetan ematen ziren hainbat giza eskubideen urraketak jasotzen dira. Amnistiía Internacionalek salatu duen moduan, estatu hauetan oposizioan ziren hainbat pertsona isilarazi dituzte. Ben Ali Tunisian edota Hosni Mubarak-ek Egipton, hainbat urtez, gogor ekin zioten bere agintearekin kritiko azaltzen zen edoneren kontra: gartzela zigorrak, epaiketak… GKEko eta Giza Eskubideen alde lan egiten zuten kideek ez dute bizitza erraza izan herrialde bi hauetan.
Libiako kasua berezia da oso, guda zibil batean aurkitzen direlako eta jada nazioarteko indarrek parte hartu dutelako. Nazio batuen arabera jada 200.000tik gora dira Libia atzean utzi duten errefuxiatuak. Hauetako askok Italiaruntz jo dute (Lampedusa uhartera hain zuzen ere) eta bertan egoera tamalgarria da.
Amnistía Internacionalek Europa maila jende hau laguntzeko plan bat garatzearen beharra dagoela adierazi du, besteak beste bere eskubideak urratuak izan ez daitezen.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE