Gorputza eta mugimendua

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, Gorputzari eta Mugimenduari buruzko modulurako matrikulazio epea ireki du. Modulua astelehen guztietan eskainiko da, apirilaren 11tik ekainaren 20ra bitartean. Ikastaroa Bilbaoeszenaren egoitzan emango da, bi ordutegitan, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitartean (gaztelaniaz) eta 19:45etatik 21:45etara bitartean (euskaraz).
Aurretiko izen ematea egin eta gero, plaza baino eskari gehiago egongo balitz, aukeraketa egingo litzateke eta izena eman dutenei aukeratuak izan diren ala ez jakinaraziko zaie. Jakinarazpen hori jaso eta gero, ikasleek 70 euro balio duen matrikula ordaindu beharko dute (60 euro langabetuek eta oinarrizko errenta jasotzen dutenek).
Gorputzari eta Mugimenduari buruzko moduluaren helburua, ekintza eszenikorako gorputzaren prestakuntzan sakontzea da. Hainbat baliabide erabiliz, erritmoa, elastikotasuna, koreografia, musikaltasuna edo koordinazioa, ikasleek, eszenako komunikazio jolasean garrantzi gehien duen elementuetako bati etekina eta adierazkortasuna ateratzen ikasiko dute: gorputzari.
Ikastaro hori, BilbaoEszenak eskaintzen duen prestakuntza eszenikoaren barruan sartzen da. Prestakuntza hori hiru hilabeteko hiru bloketan banatzen da, eta joan den urrian hasi zen, Antzezpenari buruzko moduluarekin. Haren ondoren, datorren martxoaren 28an amaituko den ahotsari buruzkoak jarraitu zion.
Partaide guztiek, ikastaroan parte hartu izana egiaztatuko duen diploma jasoko dute, baina horretarako, ordutegi osoaren %80 bete beharko dute, gutxienez.
Aurre inskripzioa udal web gunearen bitartez egin ahal izango da, martxoaren 30etik apirilaren 7ra arte.
INFORMAZIOA: BILBAOESZENA. Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao. T: 94 433 49 95. bilbaoeszena@ayto.bilbao.net
AURRE INSKRIPZIOA: www.bilbao.net

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE