ProiektEIBAR proiektu zientifiko-teknologikoetako irabazleak

UPV/EHUko Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolak ate irekien jardunaldia egin du berriki. Bertaratu zirenek ikastetxeko instalazioak ezagutzeko eta bertan emango diren Ingeniaritza Graduko titulazio berriei (Industria Elektronika eta Automatika, Mekanika eta Energia Berriztagarriak) buruzko informazioa eskuratzeko aukera izan zuten. Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Gradu berriari buruz informazioa jasotzera bildu zirenen kopurua oso handia izan zen. Jardunaldi honen barruan, Zientzia eta Teknologiaren IV. Azoka egin zuten; jardunaldian, irakasleek aipatu titulazioen tresnak eta sistema berekiak azaldu zituzten bertako estandetan.
Era berean, UPV/EHUko Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate Eskolak antolatzen dituen Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleentzako ProiektEIBAR Proiektu zientifiko-teknologikoen IV. lehiaketaren sariak banatu zituzten. Ekitaldi horretan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreorde Cristina Uriarte izan zen. Batxilergoko atalean, lehen saria ‘Zerrautsetik bio-oila lortzea’ proiektuari eman zitzaion, Gasteizko Jesus Obrero Institutu Politeknikoko David Diez Gil, Elena Folgoso Lozano eta David Sevilla Marrón ikasleek aurkeztua. Heziketa Zikloen atalean, berriz, epaimahaiak buru-belarri lan egin behar izan zuen aurkeztutako maila handiko proiektuen artean aukera egiteko. Lehen sari ex aequoa honako proiektu hauei eman zitzaien: ‘Mezua airean’, Lurdes Pagadizabal eta Karmele Hidalgok aurkeztua, eta ‘Jariakin-banatzailea’ Félix Machín Rodríguezek aurkeztua, Errenteriako Don Bosco GLHBI ikastetxekoak. Era berean, zentro parte-hartzaileenaren saria Errenteriako Don Bosco GLHBIri eman zitzaion.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE