Lanbide Heziketako 900 ikasle EkoEuskadi 2020 lan-saioetan

Lanbide Heziketako 24 zentro EkoEuskadi 2020 ekimenak 2011ko apirilaren 29ra arte garatuko duen parte hartze jardunaldien errondan parte hartzen ari dira. Ekimen honen xedea, Gazteek parte hartzea eta Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia osatzeko ekarpenak egitea da.

Madariaga Dorretxean den Euskadiko Biodibertsitate Zentroan Innobasquek dinamizatu dituen parte hartze jardunaldietan Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait Lanbide Heziketako zentrok ekarpenak egin ahal izan dizkiote EkoEuskadi 2020 ekimenari. Guztira, 24 zentrotako 900 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte EkoEuskadi 2020en.

Begoña Frías Elorrieta GBLHIko irakaslearen hitzetan: «Asko pentsatu ez dituzten eta oso agerikoak diren gaiei buruz hausnartzera animatu dituzuela komentatzen zuten beraien artean bueltan, eta proiektuak aurrera jarraitzen badu hemendik aurrera esperientzia honetan berriro parte hartzea gustatuko litzaiekeela esan zuten haietako askok».

Zentroei parte hartzeko bidea errazteko, hiru formatu erabili ditugu: Lehenengoan, energian espezializatutakoan, Iberdrolaren Berriztagarriak atalaren hitzaldia izan genuen eta eztabaida klima aldaketari loturako energia erronkari buruzkoa izan zen. Bigarrenean jasangarritasunari heldu zitzaion kontzeptu zabalenean, eta, besteak beste, ondorengo gai hauek jorratu ziren: gazteek lana eskuratzeko dituzten aukerak, ekintzailetza sustatzea, jaiotza tasa txikia, zahartzea, immigrazioa, ekoizpen eta kontsumo jasangarriak eta birziklapena. Hirugarrenean, Eskola Agenda 21en esparruan beste zentro batzuek garatzen dituzten jarduerei buruzko hausnarketa egin zen.

Nabarmentzekoa da zentroetako askok www.openideiak.com plataforman modu aktiboan parte hartu dutela. Jardunaldiak egin baino lehen, beren proposamenak eta ekarpenak egin dituzte gazteek plataforma horretan, eta, horrez gain, Garapen Jasangarriarekin lotutako jardunbide egokiei eta desegokiei buruzko argazkiak eta bideoak igo dituzte.

Euskadiko LHko zentroen ondorioak eta ekarpenak www.ecoeuskadi2020.net web orrian ikusi ahal izango dira.

Parte hartu duten Lanbide Heziketako zentroak
Andramari, Cebanc, CEINPRO, Laudioko LHUI, AEG ikastetxea, Diocesanas Arriaga, Diocesanas Molinuevo, Diocesanas Nieves Cano, Easo Politeknikoa GLHBI, Elorrieta GLHBI, Mendizabala GLHBI, Miguel Altuna GLHBI, Repélega GLHBI, BARRUTIALDE BHI, Emilio Campuzano BHI, Makina Erremintaren Institutua, Jesús Obrero institutu politeknikoa, Ciudad Jardin BHI, Iurreta GLHB institutua, La Salle Berrozpe ikastetxea, LEARTIK, Leioako Ostalaritza Eskola eta Durangoko San Jose Marianistak ikastetxea.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE