hó PLAY bideo-joko lehiaketaren II. edizioa abian

AlhóndigaBilbaok ‘hóPLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketa’ jarri du abian. Bideo-joko produkziorik original, sortzaile, berritzaile, ludiko eta hezigarrienak aintzat hartzea eta saritzea da ekimen berritzaile honen helburua.
Lehiaketa hau hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Jaialdiaren barruan dago kokatuta. Lehiaketa hau bideo-jokoak garatzen dituzten enpresa guztiei dago zuzenduta.
Lehiaketak 6 kategoria ditu, eta denetan daude sariak. Kategoria bakoitzak irabazle bakarra izango du, eta irabazle horrek 6.000 euroko diru-saria lortuko du.

hó PLAY Jaialdia
‘hó PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko II. Lehiaketa’ irailan egingo da, AlhóndigaBilbaon, hó PLAY Jaialdiaren barruan. Lehiaketa honen bitartez, bideo-jokoen mundura hurbiltzeko aukera eman nahi da, modu ludiko eta hezigarrian. Bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren arlo kultural, sozial, teknologiko eta industrialak erakutsiko zaizkie herritarrei.
hó PLAY oso hitzordu garrantzitsua izango da sektoreko profesionalentzat eta zaleentzat, bai eta jakin-mina dutenentzat ere, edozein adin dutelarik ere.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE