UNICEF Españaren 50. urteurrena

0
21

Pasa den mendeko 50. hamarkadan UNICEF Espainiara iritsi zen bertako haurrak laguntzera.1954an, hain zuzen ere, UNICEFek eta orduko gobernuak akordio bat sinatu zuten esne-hautsa banatzeko espainiar haurren artean. Elikagai banaketarekin batera, UNICEFek zenbait gaitzen kontrako borrokan lagundu zuen (trakoma, sifilisa…)
1961an gaur egun UNICEF España delakoaren lehen hazia jarri zen. Urte horretan, apirilaren 12an, zenbait pertsona bildu ziren UNICEFek munduan zehar egiten zuen lana Espainian ezagutarazteko. Horrekin batera, talde horrek UNICEFentzat dirua lortzeko kanpaina bat abian jarri zuen: gabonetako postalen salmenta. Lehen urtean, 30.000 postal saltzea lortu zuten.
Espainiaren egoera ekonomikoa hoberuntz egin zuen heinean, UNICEFen laguntza ez zen beharrezkoa izan. Horrela, 70.ko hamarkadan, jada, UNICEFek ez zuen inolako laguntzarik ematen Espainian. Hamarkada gutxitan, Espainia laguntza jasotzetik UNICEF diruz gehien laguntzen duen herrialde bat izatera pasa da.
Gaur egun, UNICEF Españak 242.000 bazkide inguru ditu, eta 120.000 pertsona edo erakundek diruz laguntze dute. 50 urte hauetan, UNICEF Españak 500 milioi euro baino gehiago lortu ditu. Diru hau, garapen bidean diren herrialdeetako proiektu desberdinetan inbertu da.
UNICEFek Euskadin duen Batzordea 1970an sortu zen. Gaur egun, Batzorde honek 13.000 bazkidetik gora ditu eta urtean zehar hainbat sentsibilizazio ekintza burutzen ditu.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here