Tailer hezitzaileak haxix erretzaileentzat

0
107

Eusko Jaurlaritzako Barne Saila eta Portugaleteko Udala hezkuntza programa alternatibo berria abian jartzeko akordio batera iritsi dira. Programa honen baitan, haxixa erretzeagatik isuna jaso duten 23 urtetik beherako gazteek, diru-zigorra ordaindu beharrean programa hezitzaile honetan parte hartzeko aukera izango dute. Tailer hauek, Portugaleten bertan burutuko dira bi aste bukaeren zehar eta aholkulari gazteek emango dituzte.
Isuna jaso duten gazteek tailer hau egiteko aukera bakarra izango dute. Tailerra burutu ostean, berriz ere haxixa erretzeagatik isuna jasotzen badute, ezin izango dute tailerrera joan eta diru-zigorra ordaindu behako dute. Gainean daramaten haxix kopuruaren baitan, isun hauek 300 eta 60.000 euro bitartekoak izan daitezke.
Miguel Buen Barne Sailuruordearen esanetan, hau Euskadin guztiz berria den programa da eta lortzen diren emaitzen arabera, bestelako udalerrietara ere hedatuko da. Tailer hauen xede nagusia gazteek haxix bezalako drogen aurrean duten jarrera aldatzea da, horretarako, droga honek garapen pertsonal, profesional eta akademikoan duen eragin negatiboan indarra jarriko delarik. Era berean, izera zigortzailea alde batera utzi eta izaera hezitzaileari garrantzia eman nahi zaio. Portugaleten bertan, antzeko programa burutu da kalean alkohola ez edateko programa baten bidez. Programa honek emaitz onak lortu ditu eta bertan parte hartu duen gazteen %95ak jada ez omen du berriz ere kaleetan alkoholik edaten.
Programaren aurkezpen ekitaldian aditzera eman zenez, haxixaren kontsumoak goruntz egin du 15 eta 24 urte bitarteko gazteen artean eta eskola adinean den gazteriaren ia erdiak noizbait probatu duela onartzen du. Barne Sailak emandako datuen baitan, iaz 2.087 gaztek isuna jaso zuten haxixa erretzeagatik, kasu gehienak Bizkaian izan zirelarik.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.