HóPLAY’11 Bideo-jokoen Nazioarteko jaialdi arrakastatsua

HóPLAY Bideo-jokoen Nazioarteko Jaialdiak bere bigarren edizioa ospatu du, irailaren 2tik 18ra bitartean, AlhóndigaBilbaok antolatuta

hóPlay11 jaialdiko saridunak

Azken urteotan, bideo-jokoa aisialdiaren industria gainditu duen sormenezko indar garrantzitsu bilakatu da, eta protagonismoa irabazi du kultura garaikidean. Errealitate horretaz oharturik, AlhóndigaBilbaok, bigarren urtez jarraian, bideo-jokoaren errealitate askotarikoak ezagutarazi eta gozarazi nahi izan ditu, hóPLAY’11 Bideo-jokoen Nazioarteko Jaialdiaren bitartez. Jaialdia elkartzeko gunea izan da, eta, bertan, joko elektronikoaren eta arte elkarreragilearen sormenaren alderdi ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozialak aurkeztu dira.
hóPLAY’11 jaialdia, halaber, belaunaldien arteko hurbilketa izan da bideo-jokoen mundura, bai kontsola zein Web, PC, sakeleko telefono, plataforma eta abarreko inguruetarako, bai eta garatzaile handien edota sortzaile independenteen industria honetako ekoizpen berrietara ere.
hóPLAY 11 jaialdira hurbildu zirenek, jolaserako guneak, hitzaldi, topaketa, erakusketa eta tailerretan parte hartzeko para izan zuten. Gainera, lehiaketetan parte hartu ahal izan zuten, eta azken berrikuntzen joko-aukerak balioetsi ahal izan zituzten.
Kinect-en azken bideo-jokoak Bilbon ikusgai izan dira, eta gainera, hóPLAY´11k, Microsoftekin lankidetzan, bizi-kalitateari buruzko ‘Ondo izan’ jardunaldia ere antolatu zuen. Bertan, Kinecten teknologiak gaixotasunak sendatzeko edo osasuntsu egoteko eskaintzen dituen aukerak erakutsi ziren.
Bestalde, Nintendo 3DSren teknologia berritzailea ezezik bere azken bideo-jokoak ere Alhondigan ikusgai izan ziren. “Dimentsioak” erakusketak 3D erako argazkiak izan zituen ikusgai. Argazki horiek zenbait artista eta argazkilari ospetsuek egin dituzte, Nintendo 3DS kontsola erabiliz.

Euskal bideojokoak
Iaz izandako arrakasta ikusirik, aurten ere, euskal bideojokoen eguna ospatu da hóPlay jardunaldien barruan. Aurreko urtean, bideojokoen sektorean lan egiten duten eragile desberdinek Alhondigan biltzeko parada izan zuten eta honen ondorioz Basquegame elkartea sortu zen.
Aurtengo edizioan, berriz, azken hilabeteetan izan diren zenbait lanen aurkezpena burutu da. Horrela, Lan Ekintza Bilbaok bideojokoen sektorea sustatzeko egindako lanak aurkeztu zituen eta ESNE-Unibertsitate Eskolak, bere aldetik, Kinect+Kandinsky delako ekimena aurkeztu zuen.

Saridunak
‘Yellow Monkey Studios Pvt’ enpresa indiarrak ideia originalenaren lehen saria eskuratu du aurtengo edizio honetan, ‘It’s juts a Thought’ lanagatik. Diseinu onenaren saria, berriz, ‘We Choose Fun’ konpainiak eskuratu du, ‘Sr. Mistu’ bideo-jokoagatik.
Soinu eta musika onenaren sariari dagokionez, Kolonbiako ‘Imaginesoft Studios’ konpainiak lehen saria irabazi du, ‘Eyes Bandegades-Episodio 1- Genesis of Darkness’ delakoarekin. Jolasgarritasun onenaren saria ‘Avatar Bump’ bideo-jokoak irabazi du, Asturiasko ‘Milkstone Studios’ egindakoak, hain zuzen ere.
Beste alde batetik, Euskadin bideo-jokoak garatzen dituzten hamabost konpainia aurkeztu ziren HóPLAY Nazioarteko Jaialdiak eman zuen euskal bideo-joko onenaren saria lortzeko. Antolakuntzak Bilboko ‘Relevo Videogames” konpainiaren ‘Ba-boon!’ lana hautatu du Euskadin sortutako sormen-lanik onentzat.
Sari hauek guztiak bideo-jokoen sektoreko profesional ezagunek osatutako epaimahai batek eman ditu. Aitzitik, Delirium Studios Bilboko enpresaren ‘Kinito Ninja’ jendeak hautatu du, hain zuzen ere, AlhóndigaBilbaora bideo-jokoak probatzera hurbildu eta bozkatu dutenek.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE