Ikasleek gimnasia ordu gehiago behar dituzte

0
140

Horixe da, hain zuzen ere, irakasleek eskatzen dutena. Izan ere, 2007. urtean indarrean jarri zen Hezkuntza Dekretuaren ondorioz, ordura arte ematen ziren asteroko bi orduetatik ordu eta erdira pasa da. Neurria, informatika eta atzerriko hizkuntza ikasgaiak indartzeko hartu zen.
Honen aurrean, Hezkuntza Fisikoaren alde dagoen Sohat taldeak eta Jarduera Fisikoko Zientzietan lizentzitutakoen eskolak diote irakasleen bi herenek hezkuntza fisikorako bi orduak beharrezkotzat jotzen dituztela. Baieztapen hau, 235 euskal ikastetxeetako 1.276 irakasleekin egindako txosten batean oinarritzen da.
Txosten horren arabera, 2007an dekretua indarrean jarri zenetik, gimnasiako 236 irakasleek bere lanpostua galdu dute. Gainera, txosten beraren arabera, irakasleek hezkuntza fisikoa etorkizun handia duten hamar ikasgaien artean hirugarren postuan kokatzen dute, soilik euskara eta atzerriko hizkuntza ikasgaien atzean.
Irakasle hauen ustez, hezkuntza fisikoa ikasleen autonomia pertsonalerako eta gaitasun fisikoen garapenerako funtsezkoa da. Europako beste herrialdeekin alderatuta, Euskadin gimnasia ordu gutxiago ematen dira, urtean 490 inguru.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.