Juan Luis Arregui eta Luis de Lezama Begoñazpi Ikastolako ‘Gazte rol model’ sarietako irabazle

Begoñazpi Ikastolak “Gazte Role Model Saria” izeneko sarien IV. edizioa ospatuko zuen pasa den azaroaren 17an. Aipamen honek, ekintzaile eta berritzaile diren pertsonak gazteentzat eredu izan daitezen giza-harremanez, lana aberastasunaren sortzaile eta familia eta lagunen garratziaz ohartarazteko xedea du.
Laugarren edizio honekin, Begoñazpi Ikastolak balio profesional eta solidarioak aintzat hartzearen aldeko erronka bermatu nahi du. Sariak bi eremuri eskaini zaizkio: lan edo enpresa munduari eta solidaritateari.

• Lanari dagokion saria Juan Luis Aguirrek jaso zuen. Egun, biomasaz energia ekoizten duen ENCE enpresako presidente izateaz gain, enpresa-ibilbide luzean, Gamesa Taldeko sortzaileetarikoa eta Iberdrola eta Foresta bezalako zuzendari izana da. Aurten Joxe Mari Korta saria ere jaso du.
• Solidaritateari dagokion saria Luis de Lezamak jaso zuen, 1998an Euskal Herritar Unibertsala saria jaso zuen apaiz honek, bokazio-lana, ederki uztartu du enpresari, ostalari, kazetari eta hezitzaile lanarekin. Madril, Sevilla, Kordoba eta Washingtonera hedatu den Lezama ostalaritza- taldearen sortzaile dugu.

Estatu mailan, duen esanahiagatik, ikastetxe batek eskainitako aitzindaria den sari honek ikasleei eredu biziak eta jakinak erakutsi eta eman nahi dizkie. Ikasleek benetako eta eguneroko bizitzan bere jokabide- eredu izan daitezkeen eta pertsonaren garapena ez ezik gizartearen eraldaketa ere bultzatuko dituzten ereduak izan ditzaten.

“Gazte Role Model Saria” jaso ondoren, sarituek Batxilergoko ikasleekin, bere lan-ibilbideari eta bizitzari buruzko hitzaldiak izan dituzte.

Nerea Begoña Begoñazpi Ikastolako zuzendariaren esanetan: “Etorkizuneko gazteen heziketan, ikastetxeok erantzukizun handia dugu. Lan eta persona bakoitzaren garapen eta ibilbidean eredu diren lagunak badaudela erakutsi behar diegu”.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE