La Salle Berrozpe First Lego League Euskadiko irabazle

La Salle Berrozpe ikastetxea ordezkatzen zuen Bideluze taldeak Derion burututako First Lego League Euskadiko lehenengo saria irabazi du. Bideluze taldea Koldo Antolinez, Ane Imaz, Andoni Alonso, Maite Couto eta Mikel Rodríguez osatu dute eta Iñigo Amenabar irakaslea izan da taldeko zuzendaria. Lehen sari honi esker, Bideluze taldeak martxoan Iruñean burutuko den Espainiako finalean izateko txartela irabazi du. Andoaingo taldearekin batera, aipatu estatu mailako final horretan, Donostiako Axular Lizeoko Overclock taldea eta Leioako Gaztelueta ikastetxea izango dira, bigarren eta hirugarren sailkatu baitira hurrenez hurren. Nafarroan burutuko den final honetan EE.BBetan burutuko den World Festival eta ondoren Alemanian burutuko den European Open Championshipen parte hartuko duten taldeen izenak ezagutuko dira.

First Lego League Euskadiko edizio hau irabazteko, lehenik eta behin La Salle Berrozpeko ikasleek beste 34 ikastetxeetako 350 ikasle gainditu behar izan dituzte. Innobasquek antolatutako ekimen hau 9 eta 16 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta bere xedea, Innobasqueko zuzendari orokorra den José María Villatek adierazten duen bezala “ikerkuntza berrikuntzarekin eta enpresa hezkuntzarekin lotzea da”. Aurtengo edizioak gai nagusi bat izan du: elikadura segurtasuna.

Hau ez da La Salle Berrozpeko Bideluze taldeak eta Iñigo Amenabar irakasleak lortzen duten lehen saria, izan ere, iazko edizioan ere, talde honek, beste kide batzuekin, estatu mailako finalean parte hartzeko txartela irabazi zuen Euskadi mailako zientzia ikerketa proiekturik onenaren saria irabazi ondoren. Estatuko finalean berriz, beste sari bat eskuratzea lortu zuten.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE