2.600 K18 kultur txartel bilboko gazteentzat

Bilboko Udaleko Kultura Sailak gazteen artean kultur ekitaldiak sustatu nahian, aurten ere K18 kultur txartela eskuragai jarri du. Ekimen honi esker, hasi berria den urtean 18 urte beteko dituzten bilbotar gazte guztiek hainbat kultur ekintzetara joateko aukera izango dute. Aipatu txartela jada eskuragai da eta honi esker gazteek urtean zehar 18 kultur ekintzetara doan joateko aukera izango dute. Hau guztia gutxi balitz, txartela duten gazteek edozein adineko lagun bat ere gonbida dezakete %50eko deskontuarekin.

Ekimen honen xedea gazteen artean kultur ekintzen kontsumoa sustatzea da, hala nola, antzerkia, opera edota dantza ikuskizunak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE