Memoria, kontaera eta justizia

Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urteak duela 75 urte Otxandio, Durango eta Gernika suntsitu zituen bonbardeaketen oroitzapena egingo du 2012an zehar

1995ean, Mexiko Hirian 165 argazki-film zituzten hiru kutxa agertu ziren; horietan, balio dokumental izugarriko ia 4.500 argazki zeuden bilduta, Robert Capak, David Seymour “Chim”-ek eta Gerda Tarok Espainiako Gerra Zibilean ateratako argazkiak, hain zuzen ere. “Maleta mexikarra” izenarekin ezagutzen dira, eta, 1939az geroztik, galdutzat eman izan ziren. 2007an, negatiboak New Yorkeko ICPra heldu ziren, zeinak, azterketa zehatza egin ostean, XX. mendeari dagokionez berreskuratutako negatiboen multzo garrantzitsuena ezagutarazten duen erakusketa ibiltari hau antolatu baitu.

Erakusketa Euskal Herrira iritsi da 2012 Fundazioaren eskutik Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea dela eta.

Memoriaren, kontaketen eta justiziaren bidez iraganeko izugarrikeriak kontatzea eta etorkizunean bizikidetza adostasunean eta batasunean oinarritzea lortzea. Helburu horrekin jarri da martxan Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urteko jarduera-programa. 2012an zehar, duela 75 urte Otxandio, Durango, Gernika eta Euskal Herriko beste herri batzuk suntsitu zituzten bonbardaketak gogoratuko dira.

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena ospatzeko Patxi Lopez lehendakariak urtarrilean ofizialki aurkezturiko ‘2012 Euskadi, Bakea eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ekimenean hainbat arte-diziplinatako hogeita hamar ekitaldi garrantzitsu inguru garatuko dira, Euskadin bizikidetza demokratikoa lortzeko lagungarria izango den euskarria betiere kultura izateko helburuarekin elkarturikoak guztiak ere.
‘La maleta mexicana’ eta ‘Guerra y Paz: una visión personal’ argazki erakusketak dira ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ martxan jarri duten lehen bi ekitaldi garrantzitsuak.

Ekintza programaren aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Blanca Urgellek urtean zehar eta Urdaibitarte barruan kokatuta dauden ‘Pido la Paz y la Palabra’ Nazioarteko Poesia Lehiaketa eta ‘Sentido y Sostenibilidad’ ekimen artistikoa ekimenak azaldu zituen.

“Euskadiko hainbat herriren -hala nola, Gernika, Durango, Otxandio, Eibar edo Bilboren– bonbardaketen 75. urteurrenaren efemeride historikoa ospatzea, gaur egungo euskal jokaleku politiko eta sozialean indarkeriarik ez izatearekin batera, aukera ona da ekimen hau garatzeko, eta horrela, Estatuko zein nazioarteko hainbat musikari, argazkilari, poeta, pentsalari, aktore, eta abar, biltzeko, betiere euskal herritarren inplikazioa bilatzen badute elkarrizketa, memoria, bizikidetza, bakea eta askatasuna bultzatzeko”, Kulturako sailburu Blanca Urgellek adierazi duenez.

‘Maleta mexikarra’ argazki-erakusketa

Espainiako Gerra zibilean Robert Capa, David Seymour eta Gerda Taro erreportariek ateratako argazkiak erakusten ditu lehen aldiz ‘Maleta mexikarra’ erakusketak. ‘Maleta mexikarra’ izenez ezaguturiko negatiboen hiru kutxa dira, galdutzat emandakoak eta 1995ean Mexiko Hirian berragertu zirenak. 165 argazki-film biltzen dituzte, balio dokumental izugarria duten ia 4.500 argazkirekin. Hiru erreportari horiek dira aro modernoko lehen gerra-argazkilariak kritikaren ustez, eta gerraren beraren ezohiko lekuko izateaz gain, faxismoaren aurkako militante aktiboak ere izan ziren, euren argazkien bidez.
Orain arte argitara atera gabe zeuden erretratuak ere erakusten dira; besteak beste, Ernest Hemingway, Federico García Lorca, Rafael Alberti, André Malraux edo Dolores Ibarruri “Pasionaria”-renak. José Antonio Aguirre Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariaren erretratu bat ere badago, Bilboko Carlton Hotelean zuen bulegoan zegoela, eta, atzealdean, Julián de Tellaecheren koadro bat ikusten dela.

‘Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak’ argazki-erakusketa ibiltaria

‘Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak’ argazki-erakusketa nazioarteko ospea duten 33 argazki-kazetariren hautaketa zaindu batekin osatu da, eta kazetari horiek, beren album zabalen barruan, beren ustez Gerra eta Bakea kontzeptu antagonikoak ongien irudikatzen dituzten bi irudiak bildu dituzte.

‘Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak’ erakusketan guztira aurkeztuko diren 66 argazkiak argazki-kazetaritzan mito izaera lortu duten gizon ospetsuen album pertsonaletatik atera dira, hala nola David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses edo Patrick Chauvel, baina baita egunero munduari buelta ematen dioten irudi nabarienak sinatzen dituzten argazki-kazetarienak ere, hala nola Goran Tomasevic, Carolyn Cole, Álvaro Ybarra, edo gaurko aurkezpen honetan agertu den Samuel Aranda, 2012ko World Press Photo saria irabazi duena.

Azken hamarkada hauetan munduan izandako gerra handiak daude bertan ordezkatuta, argazki-kazetaritzaren profesional ezagunek beren gain harturiko lan arriskutsuari esker.

Erakusketa, zehazki, hurrengo leku eta datetan erakutsiko da:

  • Gernika: Bakearen Museoa. Martxoaren 23tik maiatzaren 5a arte.
  • Donostia: San Telmo Museoa. Maiatxaren 15tik uztailaren 12a arte.
  • Eibar: Armagintzaren Museoa. Uztailaren 17tik abuztuaren 9a arte
  • Bilbo: Zabalguneko Merkatua. Abustuaren 27tik urriaren 18a arte
  • Gasteiz: Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoa. Urriaren 23tik abenduaren 11 arte.

‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ proiektua
Naturaren, lurraldearen eta esfera publikoaren gaineko esku-hartze artistikoen nazioarteko proiektua da ‘Zentzua eta Iraunkortasuna’, UrdaibaiArten bildurikoa.

Hamarren bat arte-proposamen burutsu bilduko ditu, inguru hori, tokiko dinamikak eta natura errespetatuko dituztenak, eta hainbat artista ezagunek parte hartuko dute, besteak beste Liam Gillick, Maider López, Rafael Lozano-Hemmer edo Renata Lucas sortzaileek.

Lehenengo esplorazio-lanak martxoan hasiko dira, baina uztailera arte ez dira sumatzen eta gauzatzen hasiko Urdaibain proiektaturiko esku-hartze artistikoak.

Eskatzen dut Bakea eta Hitza’ Nazioarteko Poesia Jaialdia
Hogeita hamarretik gora poeta eta musikarik berretsi dute orain arte parte hartuko dutela ‘Eskatzen dut Bakea eta Hitza’ Nazioarteko Jaialdian, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekainean egingo den jaialdian. Kirmen Uribe, José Fernández de la Sota eta Jon Kortazar izango dira jarduneko komisarioak Blas de Otero Fundazioaren laguntzarekin eta Medellingo Poesia Jaialdiarekin hitzartua antolatuko den ekitaldi poetiko garrantzitsu honetan. Parte hartuko dutela berretsitako izenen artean Douglas Dunn, Jack Hirschmann, Zakaria Mohammed, WerewereLiking, LelloVoce, Manuel Rivas edo Bernardo Atxaga ditugu oraingoz, besteak beste.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE