Eibarko Armeria Eskolaren urteurrena

0
132

Eibarko Armeria Eskolatik 16.000 ikasle eta 500 irakasle pasa dira ehun urte hauetan

Eibarko Armeria Eskolak 100 urte bete ditu. Armeria Eskola estatuko Lanbide Heziketako zentro aintzindaria da eta bere sorreratik, enpresa eta uneko behar ekonomikoetara moldatzen jakin du. 1912an sortua, Armeria Eskola etengabe hazi den zentroa da. Eibartarren izpirituaz ‘kutsatua’ ehun urte hauetan Armeria Eskolak aberastasuna sortu du eskualdean eta Euskal Herria osoan. Izan ere, bere ikasgeletatik pasa diren zenbait ikasle gaur egun oso garrantzitsuak diren enpresak sortu dituzte, hala nola, Tekniker, Gamesa, Panda Software… eta beste hainbat.
Gaur egun Armeria Eskolan 68 pertsonek egiten dute lan eta parekorik ez duen egoitza du. Bogdan Maglich estatubatuar fisko nuklearrak Armeria Eskola bisitatu ondoren Estatu Batuetan Armeria eskola bezalako Lanbide Heziketako zentrorik ez dagoela onartu zuen; “horrelako instalazioak soilik unibertsitateetan aurkitzen dira” adierazi zuen.

Urteurrena
Armeria Eskolaren urteurrena dela eta hainbat ekitaldi prestatu dira. Horien guztien artean, apirilaren lehenan burutu zen Balentziaga Memoriala txirrindulari lasterketaren XLI. Ediziorako prestatutako maillot berezia azpimarra daiteke. Lasterketa bera Armeria eskolaren parean amaitu zen.
Bestelako ekintzen artean honakoak azpimarra daitezke: webgune berezi baten sorrera, oroitzapen liburu baten ekoizpena, urteurrenaren Urrezko Liburua edota Armeria Eskolarekin zerikusia duten 10.000 argazki eta dokumentuen digitalizazioa.
Eskolako arduradunek, gainera, urteurrena eskolak bere hasieran izan zuen garrantzia berreskura dezan aprobetxatu nahi dute. Horretarako, berrikuntza eta ikerketa uztartzen dituen irakaskuntza proiektu bat diseinatzen ari dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.