Lauaxeta Sariaren baitan poesiazko eta ikus-entzunezko sariak emango dituzte lehenengo aldiz

Aurten, Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta fusilatu zutenaren 75. Urteurrena betetzen da, eta hori dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin nahi izan dio. Horrela, Lauaxetaren omenez antola­tzen diren Lauaxeta Sarietan hainbat berrikuntza izango dira. Horien artean, ohiko Ohorezko sariaz gain olerki eta ikus-entzunezko sari berriak azpimarra daitezke.

Lauaxeta Ohorezko Sariak Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde edo normalizazioan pertsona edo erakunde batek egindako ibilbidea goraipatzea du helburua.

Lauaxeta Poesia Sariak, aurten lehenengo aldiz, euskaraz bertsotan edo poesia-prosan sortutako literatura-lana sarituko du. Aurkeztuko diren lanak 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko ekainaren 30era argitaratuak izan beharko dute.

Ikus-entzunezko sariari dagokionez, oroimen historikoari buruz euskaraz sortutako dokumental formatuko lanak nabarmenduko dira, hain zuzen ere zuzendaritza lana sarituko da. Hauek ere, poesia lanak bezala, epe horren barruan eginikoak behar dute izan.

Hiru sariak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen diren ekitaldietan banatuko dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE