Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako Programaren 2013. urteko deialdia

Europar Batasuneko garapenean laguntzea helburu duten Europar Batzordeko Etengabeko Ikaskuntzako (EIP) 2013. urteko edizioa jada abian da. Esan bezala, programa honen xedea ezagutzaren gizarte aurreratu bat bezala, hazkunde ekonomiko sostengarri batekin, lanpostu gehiago eta hobeagoekin eta gizarte kohesio handiagoarekin Europar Batasuneko garapenean laguntzea da eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldien onurarako ingurumenaren babes egokia ziurtatzea bilatzen du programak. Horretarako, bereziki, Europar Batasuneko hezkuntza eta prestakuntza sistemen arteko elkartrukea, elkarlana eta mugikortasuna sustatu nahi da, mundu mailan kalitatezko erreferentzia bihurtu daitezen.

Proposamenak aurkezteko epea desberdina da programaren arabera, dena den, 2013. urteko lehen hiruhilekoan kontzentratzen dira gehienak. EIPa hezkuntza eta prestakuntzan inplikatuta dagoen edozein pertsona eta erakundera zuzentzen da eta 1.276 milioi eurotako aurrekontua du.

Etengabeko Ikaskuntzaren Programak ondorengo azpipuntuak ditu:
• Lau sektore programa ondorengo mailetan: eskola hezkuntza (Comenius), goi mailako hezkuntza (Erasmus), hezkuntza profesionala (Leonardo da Vinci) eta pertsona helduen hezkuntza (Grundtvig), hurrenez hurren.
• Elkarerlazionatuta dauden gaiei zuzendutako zeharkako programa eta Europako integrazioaren eta Europar instituzioen inguruko hezkuntza, ikerketa eta hausnarketa babesten dituen programa (Jean Monnet Programa).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE