Gazteak pozik Euskadiko hezkuntza-sistemarekin

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Gazteen Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek Euskadiko hezkuntza-sistemaren inguruan duten iritziaren inguruko ikerlanaren emaitzak kaleratu ditu.

Horrela, 2012an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %59ak euskal hezkuntza-sistemaren inguruan iritzi ona edo oso ona duela azpimarra daiteke. Iritzi garbia ez duten gazteen kopurua %30ekoa da eta %8k, berriz, sistemaren inguruan iritzi txarra edo oso txarra azaldu du.

Sistemaren inguruko iritzirik onena, gutxigatik bada ere, Lanbide Heziketako ikasleek eman dute. Ikasle hauen %61k balorazio ona edo oso ona du euskal hezkuntza sistemaren inguruan. Jarraian, unibertsitateko ikasleak (%59), Derrigorrezko ikasketen ondorengo Bigarren hezkuntzako ikasleak (%59) eta Derrigorrezkoak (%57) aurkitzen dira.
Gainera, EAEko ikasleen hiru laurdenak ikastetxean lanbide orientazioa jaso duela baieztatzen du. Haudatu positiboa bada ere, 2008an egindako ikerlanarekin alderatuta bi puntutan jatsi da (%76 orduan eta %74 orain).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE