Gazteek kotxea uzten dute

0
17

Euskal gazteriaren %37ak garraio publiko kolektiboa erabiltzen ohi du eta %10ak bizikleta erabiltzen du bere joan-etorrietarako

Gero eta gehiago dira, bere joan-etorrietarako, garraiobide publikoak eta bizikleta erabiltzen dituzten gazteak. Era berean, gero eta gutxiago dira joan-etorri horietarako kotxea erabiltzen dituzten gazteak. Horrela, euskal gazteriaren %37ak egunero garraiobide publiko kolektiboak erabiltzen ohi ditu eta %10ak, berriz, bizikleta erabiltzen ohi du ia egunero.

Hauexek dira, pasa den irailaren 16 eta 22 bitartean burututako Mugikortasunaren aldeko Europar Astea dela eta Gazteen Euskal Behatokiak mugikortasun jasangarriaren inguruan burututako inkestaren emaitzarik esanguratsuenetako batzuk.

Horrela, 2008ko datuekin alderatuta, 15 eta 29 urte bitarteko gero eta gazte gehiagok erabiltzen ohi du egunero edozein garraiobide publiko kolektibo. Duela lau urte portzentaje hau %33koa zen eta, orain, berriz, %37koa.
Era berean, gero eta gutxiago dira bere eguneroko joan-etorrietarako kotxea erabiltzen duten gazteak. Lau urtetan ehuneko hori %32tik %27ra pasa da. Garriobide publikoen eta kotxearen eguneroko erabilera alderatuz momentu honetan gehiago dira garraiobide publikoaren alde egiten duten gazteak (%37-%27). Duela lau urte egindako ikelanan, berriz, portzentaje horiek oso antzekoak ziren.

Sexu banaketari dagokionez, emakumezkoak dira, gehienbat garraiobide publiko kolektiboa erabiltzen dituztenak (%42) eta neurri baxuagoan gizonezkoak (%33). Garraiobide publikoaren eguneroko erabilera ohikoagoa da adin gazteenetan, hots 25 urtetik beharekoen artean (%42,5). 25 urtetik gorako gazteen artean garraiobide publiko kolektiboak egunero erabiltzen dutenen ehunekoa %30ekoa da.

Herrialdeka, alde nabariak antzeman daitezke EAE osatzen duten hiru lurraldeen artean garraiobide publikoaren erabilerari dagokionez. Horrela, Bizkaia da gazteen artean garraiobide publikoen eguneroko erabilerarik altuena agertzen duen herrialdea (%44). Gipuzkoan berriz, erabilera hau %33koa da eta, azkenik, Araban, %22koa.
Inkesta honen arabera, herri edo hiriaren tamainak ez du eragin zuzenik garraiobide publikoaren erabileran.

Bizikleta gehiago
Bestalde, Gazteen Euskal Behatokiak egindako beste ikerlan baten arabera, gero eta gehiago dira bere egunero joan-etorrietarako bizikleta erabiltzen duten gazteak. Horrela, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteriaren %10ak bizikleta erabiltzen ohi du ia egunero. Astean bizikleta gutxienenez behin erabiltzen duten gazteen ehunekoa ere kontutan hartzen bada, bizikleta astean behin edo gehiago erabiltzen duten gazteen kopurua %16raino hazten da. Aurreko urteetako datuekin alderatuta, aurtengo datuak positibotzat jo daitezke, izan ere, azken 8 urteetan bizikleta gutxienez astean behin erabiltzen duten gazteen kopurua 6 puntutan hazi da.

Kasu honetan, gizonezkoak dira bizikletaren erabilera handiagoa egiten dutenak. Mutilen %22ak erabiltzen ohi du bizikleta gutxienez astean behin eta nesken kasuan, berriz, kopurua %9raino murrizten da. Bizikletaren erabilera normalagoa da gazteenen artean; 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean %19 eta 20 urtetik gorakoen artean %14-15.
Herrialdeka, Araba da daturik positiboenak azaltzen dituena arabar gazteen %29ak erabiltzen baitu bizikleta gutxienez astean behin. Ondoren, Gipuzkoa (%25) eta Bizkaia (%6) azaltzen dira.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here