Ikusmen arazo larriak dituzten 171 ikasle eskolara bueltatu dira

ONCEren laguntzari esker, ikusmen arazo larriak dituzten euskal 171 ikasle ohiko eskoletara bueltatuko dira. Hauetatik, 18 Haur Hezkuntzan arituko dira, 51 Lehen Hezkuntzan, 22 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 6 Batxilergoan, 6 Lanbide Heziketan, 18 Unibertsitatean eta azken 50ak bestelako ikasketetan.

Euskadin ONCEk zuzen-zuzenean egiten du lan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko CRI delako lan taldea osatzen duten profesionalekin. Ikusmen desgaitasuna duen ikasle bakoitzeko Arreta Egitasmo berezia eratzen da, bere beharren araberakoa, eta maisu batek jarraitzen du bere lana, eta besteak beste zentroari aholkuak emateaz gain senitartekoekin eta ikaslearekin ere aritzen da.

Lan horrek esparru ugari jotzen ditu: ikusmen estimulazioa; norbanakoaren autonomia; orientazioa eta mugikortasuna; irakurketa eta idazketa sistemak (brailleraz edo tintaz); tifloteknologia (teknologia egokitua); orientazio akademikoa eta profesionala; aisialdia; eskola kurrikuloa; hezkuntza baliabideen egokitasuna; informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, etabar.

Barneratze akademikoa eta soziala lortzeko ikasleek gainontzekoek bezala ikasi behar du autonomoa izaten, orientatzeko eta mugitzeko teknikak erabiltzen, bere ikusmen patologia ezagutzen eta barneratzen, bere limitazioak, etabar.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE