Lego piezak ez dira inoiz zahartzen


First Lego League Euskadi 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta berrikuntza, sormena, zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoa du

Laugarren urtez jarraian, Innobasquek First Lego Leagueren (FLL Euskadi) euskal edizioa antolatu du. FLL Euskadi robotika, zientzia eta teknologiako torneo bat da, kirol-gertaldi baten formatua duena, 9 eta 16 urte bitarteko eskola-ikasleei zuzendua, mundu guztian jokatzen, berrikuntza, sormena, talde-lana eta zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko asmoarekin. Partaideek datorren abenduaren 1ean, Euskaltelen egoitzan aurre egin beharko dioten erronka, zahartzea da.

FLL Euskadin 330 gaztek, 34 taldetan, eta 100 boluntario baino gehiagok parte hartzen dute. Ekimen hau berrikuntza-eskolaren eredu aitortu bihurtu da, torneoko heziketa-helburu eta metodologia berritzailearekiko konpromiso sakona erakusten duten eragile askoren partaidetzari esker.

Aurtengo erronka zahartzea da, mundu guztiko gizarte garatuek aurre egin beharreko erronketako bat da, eta Eusko Jaurlaritzak funtsezko arlotzat dauka Euskadi gozatzen ari den ongizate eta bizi-kalitatearen mailak bermatu eta haietan aurrera egiteko, zeren eta ahalbideak baititu merkatu-aukerak sortzeko. Zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako hazkuntza-eredu berri bat sustatzearen bitartez.

Edizio honetako berritasun gisara, taldeek senior bat izan behar dute taldekide (60 urte baino gehiagoko pertsona bat) beren lerroetan, aktiboa, interkonektatua eta konprometitua izango dena.

FLL Euskadiren beste ezaugarrietako bat honako hau da: taldeek eta boluntarioek, parte hartzeaz gain, aldez aurretik prestakuntza hartzea da eta horrekin heziketa ikasgelatik irtetea lortzen da eta kanal ez konbentzionaletatik hedatzea. Bestalde, esperientzia horrek honako hau esan nahi du: ikertzaileek beren ezagutza adituak ez diren entzuleen aurrean zabaldu behar dutela.

Torneoaren dinamika
Lehiaketak taldeek garatu beharreko lau ikaskuntza-barruti eskaintzen ditu. Lehena proiektu zientifikoa da eta bertan partaideek arazo erreal bat identifikatzen dute erronkako, gaiarekin zerikusia duena, eta konponbide berritzaile bat eskaintzen dute, gainera, beren erkidegoarekin partekatu behar dutena. Bigarrenik, talde bakoitzak epai-mahaiaren aurrean robot-diseinua defendatu beharko du, eta bertan robota diseinatze- eta programatze-fasean aurkitu dituzten zailtasunak jaso eta dokumentatzen dira. Robot-lehiaketan robot bat eraiki behar dute “Lego Mindstorm” kitetik abiaturik eta erronkarekin zerikusia duten 14 misio osatzeko. Azkenik, balioen barrutian gazteek honako hau azaltzen dute: talde-lana nola garatu den, beren burua nola antolatu duten, bai eta rol desberdinak nola hartu dituzten, beren trebatzaileekiko harremana eta aurkitu dituzten zailtasunetarako konponbideak bilatzeko modua.

Kontua honako hau da: taldeek loturak ezartzea robotaren misioen artean, erronkaren izaera zientifikoa ulertu eta garatzea, eta haiek planteatutako arazoei konponbide berritzaileak ematea.

Torneo hau urtero egiten da, 1998tik hasita. Edizio honetan 200.000 eskola-ikasle baino gehiagok parte hartzen dute, 60 herrialdetakoek, 16.000 bat taldetan. Erakundeak 33.000 boluntarioko sare bat mobilizatzen du nazioartean mundu guztian dauden 400 torneoetan.

Emaitzak
Txapelketaren irabazleek espainiar finaletan parte hartzen dute eta horrek aukera ematen die Open European Championshipen edo Estatu Batuetako World Festivalen parte hartzeko.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE