Mila ikasletik gora Galtzagorrik antolatutako Liburu Gaztea Sarian

0
131

Abian da jada Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea Sariaren 2012-2013 ikasturteko edizioa. Aurten 22 ikastetxek eta 1.000 ikasle baino gehiagok hartuko du parte booktrailer lehiaketan. Izan ere, zenbait aldaketa izan dira aurtengo edizioan. Horrela, lehiaketan parte hartuko duten ikasleek irakurtzen duten liburuari buruzko booktrailerra egin beharko dute eta horiek izango dira lehian sartuko direnak. Ikasleek martxoaren 15etik aurrera onenak hautatu beharko dituzte. Botazio bidez hautatuko dituzte booktrailerrik onenak bi modalitatetan: ikastetxeka aurkeztu diren lanen artean eta norbanakoka aurkeztu direnean artean.

Azaroaren 19tik otsailaren 24ra, bereziki ikasleei zuzendutako beste formazio saio bat jasotzeko aukera izango dute parte hartzaileek euren ikastetxean bertan. Horretarako izena eman beharko dute azaroaren 12a baino lehen.
2000. urtetik ari da Galtzagorri Elkartea Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Liburu Gaztea Saria lehiaketa antolatzen, euskarazko Gazte Literatura sustatzeko helburuarekin.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.