Sexu indarkeriaren prebentziorako gida irakasle eta begiraleentzat

Gaian aditua den Ianire Estebanez psikologoak prestatutako edukiei esker neska-mutilek errazago somatu ahal izango dituzte jarrera sexistak

Beldur Barik 2012 instituzio arteko programaren helburuei jarraiki, programaren mezuak modu arin eta errazean igortzen dituen eta dagoeneko www.beldurbarik.org webgunean deskargatu daitekeen sexu indarkeriaren prebentziorako gida didaktikoa prestatu da. Aipatu gida, besteak beste, irakasle, begirale, Berdintasunerako udal-sailetako teknikari, gazteak dinamizatzeko eragile eta gizarte-hezitzaileei zuzenduta dago. Gidan azaltzen diren edukiak Ianire Estebanezek landu ditu, gaian aditua dena eta gazteekin ere esperientzia handia duena.

Gida pasa den irailaren 11an aurkeztu zen Eudelek Bilbon duen egoitzan. Aurkezpen hau bereziki Berdintasun arloko teknikariei zuzendu zen. Bigarren aurkezpena, irailaren 21ean burutu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Errekalden duen Berritzegune Nagusian eta irakasleei eta begiraleei zuzendu zen.

Gida didaktikoaren edukia
Beldur Barik programaren mezuak oinarritzat hartuta, gidak gaur egun dauden desberdintasun batzuen jatorria eta zenbait adierazpen erakutsi nahi dizkie neska-mutilei. Era horretan, neska-mutilek errazago sumatu ahal izango dituzte jarrera sexistak, aurre egin ahal izango diete, eta beren bizitzatik baztertu ahal izango dituzte, eskuratutako jokabideak direla ikusita. Aztertzen diren gai desberdinen artean honakoak aurki daitezke: Itxura fisikoa edo moda, eredu ideal bat lortzeko presio gisa, edertasuneko estereotipoak eta historian barrena izan duten bilakaera, osasuna vs dietak; elikatze osasuntsurako ereduak, emakumezkoen rolean zeregin aldetik dagoen gehiegizko zama eta eskakizunak edota bikoteko harremanetan eta sexualitatean dauden mitoak, aurreiritziak eta estereotipoak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE