Europako bataz bestekoaren azpitik irakurmen gaitasunean, matematikan eta zientzietan

p1225IEA nazioarteko erakundeak egindako ikerlan baten arabera, estatuko bederatzi urteko ikasleak Europako eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) estatuetako adin bereko ikasleen bataz bestekoaren azpitik daude irakurmen gaitasunean, matematiketan eta zientzietan. Espainiak 523 puntu lortu ditu IEAk egindako azterketa honetan, erreferentzia puntua baino 23 puntu gehiago, baina Europako hainbat herrialdeetatik urrun dago oraindik ere.

Matematika eta zientziaren kasuan, datuak nahikoa negatiboak dira eta txostenean bertan hezkuntza sisteman hobekuntzak egin beharra aipatzen da. Zientzietan, adibidez, espainiar ikasleen balorazioa Europa eta ELGAko bataz bestetik 18 puntutara kokatzen da, Polonia eta Errumania bezalako herrialdeen maila berean.

IEAk egindako ikerketa honek espainiar hezkuntza sistemaren beste ahulezia bat utzi du agerian: ikasle bikainen falta. Horrela, Espainia da horrelako ikasle gutxien duen herrialdeetako bat; ikasleen %4a bikaina da eta ELGAn berriz, %7. Ostera, ikasle kaxkar gehien duten herrieldeen sailkapenean lehen postuetan azaltzen da.

IEAk egindako azterketa, PISAren antzekoa, aurtengo apirilan burutu zen 48 herrialde desberdinetako 255.000 ikasleren artean irakurmen gaitasunerako eta 63 herrialdeetako 261.000 ikasleren artean matematika eta zientzietarako.
Aurten lortutako emaitzak aurreko urteetan lortutako emaitzen parekoak dira. Izan ere, azken 18 urteetan espainiar ikasleen gaitasuna gutxi hobetu direla ikus daiteke ikerketa honen baitan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE