Lanbide Heziketa, enplegu ez unibertsitarioaren buruan

0
124

Adeccok burutu duen Enpleagarritasuna eta Lanbide Heziketa txostenaren arabera, estatu mailan diren lan eskaintzen %20,53a Lanbide Heziketako trebakuntza duten pertsonei bideratuta dago. Lan eskaintza hauek, batez ere, hiru familiatan konzentratzen dira: Ekoizpen Mekanikoa; Elektrizitatea eta Elektronika; eta Administrazioa. Azken familia honek, aurreko biak ez bezala, lan eskaintzen igoera handia izan du, %3a hain zuzen ere aurreko urtearekin alderatuta.

Azken hilabeteetan indarra hartu duen beste familia bat Ostalaritza eta Turismoarena dugu, eta honekin batera, Informatika, Mantenua eta Zerbitzuak, Osasuna, Ibilgailuen Mantenua eta Kimika. Ostera, Diseinu Grafikoa, Ehun Artistikoak, Egurra eta Altzariak edota Elikagai Industriak bezalako familiek oso eskaintza gutxi izan dituzten azken hilabeteetan.

Lanbide Heziketako lan eskaintzak geografikoki oso fokalizatuta egon dira estatu mailan. Horrela, Madril, Katalunia eta Euskadi izan dira lan eskaintza hauen protagonista kasu gehienetan. Aipagarria da ere aldez aurreko esperientzia eskatzen ez duten lan eskaintzen kopurua. Izan ere, Adeccoren txostenaren arabera, eskaintza hauen %35,22an ez da esperientziarik eskatzen. Horrek, lehen lanpostuaren bila diren tituladun berrientzat abantaila handia suposatzen du.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.