Sexu hezkuntzarako bideojokoa euskal ikasgeletan

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako sexu-hezkuntzarako barneratze programa aurkeztu berri du. Aipatu programa ‘sexumuxu’ izeneko bideojoko bat du ardatz nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailen ekimen baten barruan kokatzen da.

Programa honen xede nagusia osasun sexuala sustatzeaz gain, nahi ez diren haurdunaldiak ekiditzea da.
Aipatu bideojokoaz gain, EHUko Psikologia fakultatean egindako lanan azpimagarria da ‘Sexualitatea Euskal Autonomia Erkidegoko Nerabetasunean’ izenburuko txostena. Txosten honetan, besteak beste, sexu jarreren profilak ezezik, DBHko sexu hezkuntzaren egoera ere aztertzen da eta irakasleari bideratutako gida bat ere aurkezten du.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE