Barrutirock zirkuituak kontzertuen programazioa aurkeztu du

Berriro izango dugu gure artean Barrutirock, bertoko musika-talde hasi berrientzako zirkuitu musikala, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren eskutik. Musikaren munduan hasten ari eta jendaurrean kontzertuak emanez esperientzia hartu nahi duten 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzako programa da.

Laugarren edizioa dugu aurtengoa, eta honako honetan, martxotik ekainera bitarteko kontzertuak aurkeztuko ditugu. Kontzertuak uriko zenbait kontzertu-areto garrantzitsutan eskainiko dira, Bilborock-en, Santana 27 aretoan eta Rockstar-en.

Kontzertuetako sarrera doakoa da, eta musika zuzenean entzun eta goraka doazen joera musikalak ezagutu nahi dituztenei irekita daude. Hauek dira hurrengo kontzertuak:
• Apirilaren 25ean, Bilborock-en: Días Negros (Rocka) + Ukabila (Metala)
• Maiatzaren 2an, Bilborock-en: Nihilum (Rocka) + Masser (Metala)
• Maiatzaren 16an, Rockstar Bilbao aretoan: RES-Roto el Silencio (Metala) + Ero (Rocka)
• Ekainaren 13an, Bilborock-en: Pedro Makay (Rocka) + Josu Bergara (Folka)
• Ekainaren 27an, Bilborock-en: The Cryptids (rocka)+ Octopussys (rocka) + beste banda bat, zehaztu gabe dagoena.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE