Bilboko Gazteguneek Gizarte eta Hezkuntza Arloko jardueren eskaintza zabalduko dute beste barruti batzuetara

Apirilean eta ekainean, Bilboko Gazteguneek gizarte eta hezkuntza arloko jardueren eskaintza beste barruti batzuetara zabalduko dute, 12-17 urteko gazteengana hurbiltzeko eta barrutiko beste eragile batzuekin batera parte hartzeko jardueretan.

Begoñako Gazteguneak, esaterako, ”Basarrate Gazte” egunean hartuko du parte. Barruti horretako gazteentzako jaialdia da, Basarrate plazan egingo dena maiatzaren 24an (barikua). Egun hori antolatu duten elkarteek eta eragileek proposatutako jardueren barruan, Begoñako Gazteguneak proposamen ludikoak eskainiko ditu, hala nola, grafittiak edo hankapalu malgukidunak.

Inguruko eragileekin batera taxututako lan-ildo beretik, Zorrotzako Gazteguneak bere erabiltzaileen partaidetza bultzatuko du ”Denok Batera” izeneko kulturarteko futbito-txapelketan. Txapelketa hori auzoko kirol instalazioetan egingo da maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean. Orain 7 urte jarri zen abian txapelketa, kirolaren txutxuan harremanetan jar zitezen bestelako jatorri eta kulturadun gazteak, nahi duenak parte har badezake ere; betiere, bizikidetza eta errespetua lehiaren gainetik jarrita.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE