Euskal 14 ikasle FP Worldskills Spain 2013 olinpiadetan sarituak izan dira

p1293Euskal Autonomia Erkidegoko 14 ikasle sariatuak izan dira FP Worldskills 2013 olinpiadetan. Ekitaldian 16 eta 22 urte bitarteko 272 ikaslek hartu dute parte, estatua osatzen duten Erkidego desbersinak ordezkatuz. Euskal Autonomia Erkidegoko taldea izan den urrezko domina gehien lortu dituen taldea.

Aurtengoa olinpiada hauen 45. edizioa izan da eta, oraingoan ere, Lanbide Heziketako ikasleen habilezia eta trebetasuna frogatu da bere trebakuntza espezialaitateari dagokion benetazko lanak burutzeko orduan.

Urrezko domina lortu duten Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak honako hauek izan dira: Kevin Sande Cruz, Estaldura eta Paneletan; Asier Trigueros García, Zolatu eta Alikatatuetan; Lucía Hernández Díez, Estetikan; Borja Rengel Blanco, Jatetxe eta Tabernako Zerbitzuetan; Roberto Martín Agreda eta Javier Ozaeta Gómez, Mekatronikan; Iñaki Hernández Aguirre, CNC Torneaketan; eta Andoni Portillo Esnaola, Diseinu Mekanikoa- CAD Ingeniaritzan.

Bestalde, Borja Garralda Celay, Automobilaren Teknologian; Jon Rivero Pérez, Zolatu eta Alikatatuetan; Jon López Castro, Estaldura eta Igeltsozko Paneletan; Bernat Ticó Quirgo, Zurgintzan; Mikel García Urbina, Web Diseinuan; eta Josu Basterra Navarrok, Iturgintza eta Berokuntzan, hirugarren saria irabazi dute.

Lehiakideek sei multzotan banatutako 32 espezialitate edo Skilletan frogatu behar izan dituzte bere habileziak: Garraioa eta Logistika, Eraikuntzaren Teknologia eta Instalazioak, Ekoizpenaren Teknologia, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak, Moda eta Sormen Artean eta Zerbitzu Pertsonal eta Sozialak, hain zuzen ere. Saio desberdinetan, testuingurune profesional batean kokaturik, parte hartzaileek bere espezialitateari zegokien bizitza errealeko egoerei aurre egin behar diete.

Lanbide Heziketa etorkizun laboral handiko alternatibatzat sustatzea eta espezializazioa hedatzea, bai ohiko lanbideetan zein diziplina berrietan, ikasketa hauek enpresa munduaren beharretara moldatuz, izan dira Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministeritzaren barruan den Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Orokorrak autonomia erkidego desberdinen laguntzarekin antolatzen dituen Olinpiada hauen helburu nagusiak.

Gainera, skill bakoitzarekin zerikusia duten 50 enpresa inguruk ere lagundu dute olinpiada hauetan frogetarako behar ziren materialak eta tresnak eskainiz.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE